[Librezale] Marketplace itzultzen
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Or, Eka 13, 08:40:29, CEST 2014
Asier Sarasua Garmendia<asiersar a bildua yahoo.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko ekainak 12 22:15):
>
> Ni itzulpena lokalean egiten ari naizen bitartean zuk aldaketaren bat egin
> baduzu, orduan kontu gehiago izan behar dut. Dena den, POa igotzerakoan beti
> erabiltzen dut "Merge the file with the current file and turn conflicts into
> suggestions" aukera, eta horrekin ia seguru nago ez ditudala zure aldaketak
> zapaltzen, baizik eta nireak iradokizun modura agertzen direla.
Hori da.
POa deskargatzean DBko azken egoera diskora sinkronizatzen da.
POa offline aldatu eta berriro igotzean, DBko azken egoerarekin
sinkronizatzen saiatzen da eta, azken honek aldaketak izan baditu,
gatazkak gerta litezke.
Gatazkak daudenean Pootle kontserbadorea izango da eta DBan itzulita
daudenak gainidatzi beharrean, gatazkak gomendio gisa gehituko ditu.
Gero gomendio horiek guztiak berrikusi egin behar dira.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago