[Librezale] Marketplace itzultzen
Ibai Oihanguren Sala
ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Eka 11, 19:34:28, CEST 2014
14-06-10 23:06:27 CESTn, Asier Sarasua Garmendiak idatzia:
>
>
> al., 2014.eko ekaren 09a 22:50(e)an, Ibai Oihanguren Sala(e)k idatzi
> zuen:
>>
>>
>> Gabon!
>>
>> Arrazoi duzu, Asier. Begira aritu naiz, eta ulertu dudanaren arabera
>> Rating-ekin bi gauza daude: bat, izartxoena; bestea, "Content
>> Rating", nik aurrekoan azaldutako sailkapenarena.
>>
>> Aurreneko "rating"i dagokionean, berdin izan daiteke "balorazioa",
>> "puntuazioa" edo "kalifikazioa". Baina "review"ren adiera baterako
>> "balorazio" erabiltzen dugunez, beste bietako bat aukeratuko nuke
>> nik. Zer diozue?
>>
>
> Nik "balorazio" erabili izan dut beste itzulpen batzuetan, horrela
> ikusi dudalako beste toki batzuetan ere [1], baina berdin zait
> "kalifikazio" ere erabiltzea. "Puntuazio" hitza puntuak emateari (ez
> izartxoak emateari adibidez) lotuago dagoela iruditzen zait.
>
> Asier.
>
> [1]https://www.microsoft.com/Language/en-US/Search.aspx?sString=rating&langID=eu-es
>
Ez dakit, beste aukera bat da "Review"ren bigarren adiera horretarako
beste hitz bat aurkitzea, baina lehendik "Balorazio" moduan agertzen da
Marketplace osoan, eta gainera iruditzen zait hitz egokia dela
horretarako, batez ere "Rating" itzultzeko beste modu bat badugu.
Niregatik "Review" -> "Balorazio" eta "Rating" -> "Kalifikazio".
"Puntuazio"ri dagokionean gauza bera pentsatu nuen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago