[Librezale] Marketplace itzultzen
Ibai Oihanguren Sala
ibai a bildua oihanguren.com
Al, Eka 9, 22:50:12, CEST 2014
14-06-09 07:57:12 CESTn, Asier Sarasua Garmendiak idatzia:
>
>
> ig., 2014.eko ekaren 08a 22:40(e)an, Ibai Oihanguren Sala(e)k idatzi
> zuen:
>>
>>
>> "Rating" ikusi dut "18+" edo "Beldurrezkoa" eta horrelakoak jartzeko
>> erabiltzen dela. Hori gazteleraz "Clasificación" itzuli dute, eta nik
>> ere "Sailkapena" jarri nuen.
>
>
> Nik estatistiken fitxategian aurkitu dut hitza, eta uste nuen
> izartxoen kontu horretarako erabiltzen zela, hau da, marketplace-n
> aplikazio bat ikusten denean erabiltzaileek ematen dituzten
> balorazioekin (izar batetik bost izarrera) osatutako balorazio
> horretarako. Kasu horretan "balorazio" egokiago ikusten dut. Baina ez
> dakit seguru testuinguru horretan erabiltzen den hitza, hobeto
> begiratu beharko dut.
>
Gabon!
Arrazoi duzu, Asier. Begira aritu naiz, eta ulertu dudanaren arabera
Rating-ekin bi gauza daude: bat, izartxoena; bestea, "Content Rating",
nik aurrekoan azaldutako sailkapenarena.
Aurreneko "rating"i dagokionean, berdin izan daiteke "balorazioa",
"puntuazioa" edo "kalifikazioa". Baina "review"ren adiera baterako
"balorazio" erabiltzen dugunez, beste bietako bat aukeratuko nuke nik.
Zer diozue?
Gero orain arteko itzulpenak errepasatu beharko ditut, Rating/Content
Rating nahastu ditudala uste dut-eta...
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago