[Librezale] Marketplace itzultzen
Asier Sarasua Garmendia
asiersar a bildua yahoo.com
Al, Eka 9, 07:57:12, CEST 2014
ig., 2014.eko ekaren 08a 22:40(e)an, Ibai Oihanguren Sala(e)k idatzi zuen:
>
> "Rating" ikusi dut "18+" edo "Beldurrezkoa" eta horrelakoak jartzeko
> erabiltzen dela. Hori gazteleraz "Clasificación" itzuli dute, eta nik
> ere "Sailkapena" jarri nuen.
Nik estatistiken fitxategian aurkitu dut hitza, eta uste nuen izartxoen
kontu horretarako erabiltzen zela, hau da, marketplace-n aplikazio bat
ikusten denean erabiltzaileek ematen dituzten balorazioekin (izar
batetik bost izarrera) osatutako balorazio horretarako. Kasu horretan
"balorazio" egokiago ikusten dut. Baina ez dakit seguru testuinguru
horretan erabiltzen den hitza, hobeto begiratu beharko dut.
Asier.
[1]https://localize.mozilla.org/eu/marketplace_stats/
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago