[Librezale] Firefox OS euskaraz

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Eka 4, 22:54:43, CEST 2014


ar., 2014.eko ekaren 03a 23:08(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur(e)k idatzi zuen:
> > >7.- (Uste dut aplikazio bat instalatzerakoan agertzen zela mezu hau:)
> > >"Deskonprimitzen" dio, "deskonprimatzen" beharrean.
>
> >Kuriosoa, Xuxenek gorriz markatzen du 'deskonprimatzen'. Microsoft-eko
> >itzulpenetan zuk diozuna ageri da. Bestelako iritzirik salan?
>
> Ni, horrelakoetan, Zehazki hiztegiarekin fidatzen naiz: inprimatu, 
> defendatu... baina (des)konprimitu
>

Beraz, ikusten dut hiztegi bakoitzean gauza bat ageri dela...
Euskalterm eta Elhuyarren deskonprimatu, Zehazki deskonprimitu, 
Microsoft-eko itzulpenetan biak...

Badakit esatera noanak ez duela balio askorik, baina nik uste nuen 
deskonprimatu zela zuzena, inprimatu delako, eta gazteleraz egitura bera 
dutelako biek:

Im*presión* / Im*primir*   -> In*primatu*
Com*presión* / Com*primir* -> Kon*primatu

*Dena den, Googlen ere emaitza kopuru antzekoa dute biek, beraz agian 
biak dira baliozkoak. Bestela, noizbait argitzen bada zein den aukera 
onena, orduan erabaki dezakegu aldatu behar den.

Ondo izan!
Ibai.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140604/bf1e61b8/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago