[Librezale] Firefox OS euskaraz

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Eka 4, 23:05:38, CEST 2014



14-06-04 22:54:43 CESTn, Ibai Oihanguren Salak idatzia:
>
> ar., 2014.eko ekaren 03a 23:08(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur(e)k idatzi
> zuen:
>> > >7.- (Uste dut aplikazio bat instalatzerakoan agertzen zela mezu hau:)
>> > >"Deskonprimitzen" dio, "deskonprimatzen" beharrean.
>>
>> >Kuriosoa, Xuxenek gorriz markatzen du 'deskonprimatzen'. Microsoft-eko
>> >itzulpenetan zuk diozuna ageri da. Bestelako iritzirik salan?
>>
>> Ni, horrelakoetan, Zehazki hiztegiarekin fidatzen naiz: inprimatu,
>> defendatu... baina (des)konprimitu
>>
>
> Beraz, ikusten dut hiztegi bakoitzean gauza bat ageri dela...
> Euskalterm eta Elhuyarren deskonprimatu, Zehazki deskonprimitu,
> Microsoft-eko itzulpenetan biak...
>
> Badakit esatera noanak ez duela balio askorik, baina nik uste nuen
> deskonprimatu zela zuzena, inprimatu delako, eta gazteleraz egitura
> bera dutelako biek:
>
> Im*presión* / Im*primir*   -> In*primatu*
> Com*presión* / Com*primir* -> Kon*primatu
>
> *Dena den, Googlen ere emaitza kopuru antzekoa dute biek, beraz agian
> biak dira baliozkoak. Bestela, noizbait argitzen bada zein den aukera
> onena, orduan erabaki dezakegu aldatu behar den.
>
>
Dagoen "nahastea" argitzeko beste datu bat: Euskaltzaindiaren Hiztegi 
Batuan "konprimatu" soilik dago, baina erakunde beraren Orotariko 
Euskal Hiztegian "konprimitu" baino ez... :)

Gabon!



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago