[Librezale] Izorratu dut Mozillaren Keon-a
Asier Sarasua Garmendia
asier.sarasua a bildua gmail.com
Al, Eka 23, 16:19:26, CEST 2014
Aupa,
Gaur kolpe bat eman diot sakelakoari eta orain pantailaren goiko erdia
soilik ikusten dut.
Oseake esmarfon berria erosi behar dut. Flame bat erosteko begiratzen
egon naiz, baina Mozillakoek diote 4 astera arte itxaron beharko nukeela.
Geeksphone-n Peak eta Revolution ere hor daude, baina ez nago oso
konforme orain arte erabili dudan Keon-ak eman didan emaitzarekin:
- Pantailaren biraketa ez zebilen
- Bateria azkarregi gastatzen zitzaion
- Pantaila-kapturak ez zebiltzan
Gainera Revolution horrek daramana ez da Firefox OS bertsio ofiziala.
Ba al daukazue gomendiorik Firefox OS darabilen esmarfon bat erosteko?
Asier.
[1]https://hacks.mozilla.org/2014/05/flame-firefox-os-developer-phone/
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago