[Librezale] Izorratu dut Mozillaren Keon-a
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
As, Eka 24, 09:50:49, CEST 2014
Asier Sarasua Garmendia<asier.sarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2014(e)ko ekainak 23 16:19):
> Aupa,
>
> Gaur kolpe bat eman diot sakelakoari eta orain pantailaren goiko erdia
> soilik ikusten dut.
:(
> Oseake esmarfon berria erosi behar dut. Flame bat erosteko begiratzen egon
> naiz, baina Mozillakoek diote 4 astera arte itxaron beharko nukeela.
>
> Geeksphone-n Peak eta Revolution ere hor daude, baina ez nago oso konforme
> orain arte erabili dudan Keon-ak eman didan emaitzarekin:
> - Pantailaren biraketa ez zebilen
> - Bateria azkarregi gastatzen zitzaion
> - Pantaila-kapturak ez zebiltzan
Kontuan izan garatzaile-telefonoa dela, ez kontsumitzaileei begira
ateratako telefonoa. Aipatu dituzun hiru puntuekin ez dut arazorik
izan bide batez esanda, bai ordea kamerarekin.
> Gainera Revolution horrek daramana ez da Firefox OS bertsio ofiziala.
>
> Ba al daukazue gomendiorik Firefox OS darabilen esmarfon bat erosteko?
Gomendio konkreturik ez. Presazkoa dela ulertu dizut, baina
behin-behineko zerbait lortu eta itxaroteko prest bazaude, Flame
gailua eska diezaiokegu Mozillakoei.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago