[Librezale] [Filezilla] Re: software libreko lokalizazioak direla eta

Dooteo dooteo a bildua zundan.com
Al, Eka 2, 10:22:42, CEST 2014


Egunon Osoitz,

Jatorrizko mezua: lr., 2014-05-31 12:56 +0200, egilea: Osoitz E
> Kaixo,
> 
> Filezillako Tim-ekin jarri nintzen kontaktuan, itzulpenean dauden
> arazo pare bat aipatu nizkion eta aurreko bertsiorik gordetzen zuen
> galdetu nion, horrek zuzenketa lana erraztuko zuelako.

> Subversion bidez itzulpenaren aurreko bertsioak lortzea bazegoela
> erantzun zidan atzo:
> 
> URL: http://svn.filezilla-project.org/svn/FileZilla3/trunk

URL horretako (trunk adarrekoa, alegia) euskarazko PO fitxategiak ez
digu balio Mister 'azpidatziak' euskaratutakoa delako. Hori baino
egokiagoa hau litzateke:
http://svn.filezilla-project.org/svn/FileZilla3/branches/3.0.11.x/locales/eu_ES.po

POT fitxategiaren helbidea:
https://filezilla-project.org/locales/filezilla.pot

> Nigatik primeran itzulpen lana ikasle honek egiten badu, izan ere
> denboraz apur bat larri nabil. Baina ardura beste inork hartzen ez
> badu ni neu joango naiz txiri txiri.
> 
> 
> Ez dago jakiterik Filezillarekin VLCrekin izan zen mobida bera izango
> ote den, baina aurrekari horrekin Tim-ek egoera ulertuko duelakoan
> nago.

Ados, FileZilla euskara dezaketela jakinaraziko diot Ixiarri (bide batez
POT fitxategia eta goian aipatutako '3.0.11.x' adarreko euskaratutako
POa bidaliko diot.

Mertzis ta oaintxearte,

Dooteo




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago