[Librezale] [Mozilla euskaraz] proiektua birplanteatzen
Ibai Oihanguren Sala
ibai a bildua oihanguren.com
Iga, Eka 1, 12:38:33, CEST 2014
Aupa,
or., 2014.eko mairen 30a 08:37(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> Aupa,
>
> Barkatu, jai-egunak suertatu zaizkit tartean eta ez diot mezu honi
> lehenago heltzerik izan.
>
> Ibai Oihanguren Sala<ibai at oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko maiatzak 26 22:24):
>> Gabon,
>>
>> Milesker mezua idazteko hartutako denboragatik, Julen. Oso argi azaldu duzu
>> gaur egungo egoera zein den, ea denon artean antolatu eta proiektuak aurrera
>> ateratzeko gai garen. Erantzuna lerro artean:
>>
>> 14-05-26 21:26:07 CESTn, Julen Ruiz Aizpuruk idatzia:
>>
>>>
>>> 1. Produktuen lokalizazio-lanak mozilla.locamotion.org zerbitzarira
>>> eramatea. Hau erlatiboki berria den zerbait da eta azalpena merezi du:
>>>
>> Nire ustez, inongo zalantzarik gabe, BAI. "Produktuen lokalizazio-lanak"
>> diozunean zeintzuei buruz ari zara? Firefoxez gain Thunderbird eta Calendar
>> ere bai? Hau da, proiektu hauek uzten dituzunean egin beharko dena itzuli
>> eta dena ondo dagoela kontrolatzea izango da? (webgunean sartuta ikusi dut
>> Thunderbird eta Lightning daudela, baina hau horrela dela ziurtatu nahiko
>> nuke)
> Thunderbird eta Calendar eta hor daude, bai. Ziklo bakoitzaren epeen
> barruan itzuli eta probatu, hori da egin beharreko bakarra.
Bikain. Askoz errazagoa edozein proiekturen itzulpenean gutxienez
laguntzea (beste bat da Thunderbirden arduradun lana hartzea, hori
Firefox OSk ematen duen lan kargaren arabera ikusiko dut)
>>> 4. Firefox OSen ardura beste norbait(zu)ek hartzea gustatuko
>>> litzaidake. Proiektuan laguntzeko prest nago, baina gustura ikusiko
>>> nuke beste edonor koordinazio-lanetan. Oinarria ipinita dago.
>>
>> Uste dut hau oso proiektu handia dela, beraz hemen pertsona bat baino
>> gehiago egon beharko ginateke. Arazoa pertsona batetik beste batera pasatzea
>> ez da soluzioa.
>> Taldetxo bat sortzen bada dena koordinatzeko, ni prest nago talde horretan
>> parte hartzeko. Baina bakarrik ezingo nuke.
> Ulertzekoa da. Ea ba inor gehiago animatzen den honetan laguntzera.
> Locamotion-era mugitzeak bisibilitatea emango dio kontuari behintzat.
Ea, bai, norbait animatzen den... Locamotion-ekin gainera gauzak asko
erraztuko dira.
>> Proposamen bat egitekotan, aspaldian egiten ez dugun zerbait da (nigandik
>> hasita), itzultzeko zerbait dagoenean zerrendara idatzi eta laguntza
>> eskatzea.
>> Ni Librezalera sartu nintzenean mezu asko egoten ziren itzultzeko laguntza
>> eskatzeko. Iruditzen zait batzuetan ez dugula idazten pentsatzen dugulako
>> "lan gutxi da, ez du merezi", baina mezu horiek zerrenda aktibo mantentzen
>> dute.
>> Orain locamotion-en jartzen badira proiektuak, denok itzuli ahal izateko,
>> interesgarria izan liteke zerrendara idaztea itzulpena osatzeko epea zein
>> den esanez (adb. "ekainaren 15erako Firefox OSren bertsio berrirako kateak
>> osatuta egon behar dira"). Uste dut horrela itzulpenak egitera jende gehiago
>> animatuko dela. Horrelako mezuek "lozorrotik" irteten laguntzen gaituzte ;)
> Arrazoi duzu erabat.
>
> Locamotionen, sinkronizazioen ondoren proiektuen itzulpenean parte
> hartu duten guztiei mezua bidaltzen die Dwaynek, adieraziz kate
> berriak prest daudela eta X egunerako osatu behar direla beranduenez.
> Mezu horren euskarazko bertsioa zerrendara bidaltzea ez litzateke lan
> handia.
>
>
> Julen.
>
Nik ere hari honetan erreakzio gehiago espero nuen, baina badakizu
denbora librea garaiaren arabera joan eta etortzen dela. Agian aurrerago
ere egoera zein den gogoratuta, jendea libreago dagoenean, erantzun
gehiago jasoko ditugu :)
Dena dela, ez dut uste Locamotionen inguruan eztabaida asko egongo
denik, lana asko errazten du, eta ez dakit alde txarrik duen...
Ondo izan!
Ibai.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago