[Librezale] [Filezilla] Re: software libreko lokalizazioak direla eta
Dooteo
dooteo a bildua zundan.com
Al, Eka 2, 10:25:36, CEST 2014
Egunon berriro,
Astelehen goizeko kontuak... oraindik esnatu gabe :)
3.0.11.x ordez berriagoa den 3.2.7.x bertsioko POa bidaliko diot Ixiarri
erreferentzi gisa erabiltzeko.
Dooteo
Jatorrizko mezua: al., 2014-06-02 10:22 +0200, egilea: Dooteo
> Egunon Osoitz,
>
> Jatorrizko mezua: lr., 2014-05-31 12:56 +0200, egilea: Osoitz E
> > Kaixo,
> >
> > Filezillako Tim-ekin jarri nintzen kontaktuan, itzulpenean dauden
> > arazo pare bat aipatu nizkion eta aurreko bertsiorik gordetzen zuen
> > galdetu nion, horrek zuzenketa lana erraztuko zuelako.
>
> > Subversion bidez itzulpenaren aurreko bertsioak lortzea bazegoela
> > erantzun zidan atzo:
> >
> > URL: http://svn.filezilla-project.org/svn/FileZilla3/trunk
>
> URL horretako (trunk adarrekoa, alegia) euskarazko PO fitxategiak ez
> digu balio Mister 'azpidatziak' euskaratutakoa delako. Hori baino
> egokiagoa hau litzateke:
> http://svn.filezilla-project.org/svn/FileZilla3/branches/3.0.11.x/locales/eu_ES.po
>
> POT fitxategiaren helbidea:
> https://filezilla-project.org/locales/filezilla.pot
>
> > Nigatik primeran itzulpen lana ikasle honek egiten badu, izan ere
> > denboraz apur bat larri nabil. Baina ardura beste inork hartzen ez
> > badu ni neu joango naiz txiri txiri.
> >
> >
> > Ez dago jakiterik Filezillarekin VLCrekin izan zen mobida bera izango
> > ote den, baina aurrekari horrekin Tim-ek egoera ulertuko duelakoan
> > nago.
>
> Ados, FileZilla euskara dezaketela jakinaraziko diot Ixiarri (bide batez
> POT fitxategia eta goian aipatutako '3.0.11.x' adarreko euskaratutako
> POa bidaliko diot.
>
> Mertzis ta oaintxearte,
>
> Dooteo
>
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago