[Librezale] [Thunderbird] Arduradun bila oraindik

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
As, Uzt 29, 13:51:23, CEST 2014


Aupa,

Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
uztailak 29 12:06):
> El 29.07.2014 11:04, Julen Ruiz Aizpuru escribió:
>
>> Aupa,
>>
>> Gogorarazle bat besterik ez: Thunderbirden ardura bertan behera uzteko
>> asmoa daukat abuztuaren amaieran eta oraindik orain arduradun berria
>> behar du posta-bezeroak.
>>
>> Kontuan izan Thunderbirden ESR (Extended Support Release) bertsioak
>> soilik argitaratzen direla orain, hortaz 7 bertsiotik behin kaleratuko
>> da Thunderbird berria.
>>
>> Honek esan nahi du lana ez dela 6 astero prest izan behar, 42 astero
>> baizik, gutxi gorabehera. Karga ere nahiko arina dauka eta egin
>> beharreko bakarra Locamotion zerbitzarian eguneraketa prest izan eta
>> aldaketak probatzea da: http://mozilla.locamotion.org/eu/thunderbird/
>>
>> Besterik gabe,
>> Julen.
>
>
> Beno, beno, horrela azalduta konbentzitu nauzu! ;-)

Ondo Txopi, eskerrik asko! Wikiko orria eguneratu dut [1].

> Thunderbird-eko euskaraketa zelatatzen hasiko naiz eta behar denean kateak
> itzultzen.
> Locamotion begiratzeaz gain beste zerbait egitea gomendatzen didazu? E-posta
> zerrendaren batean izena ematea edo?

mozilla.dev-l10n posta-zerrendara harpidetzea gomendatuko nizuke [2].
Oker ez banago dagoeneko hor zaude.

> Julen, nire erabiltzaileak beste baimen batzuk beharko ditu Pootle horretan
> POak zuzenean igo ahal izateko, ezta?

Bai, eman dizkizut. Dena den ez duzu arduratu behar POak deskargatu
eta berriro igotzeaz ez bada offline lan egin nahi duzulako.


Julen.

[1] http://librezale.org/wiki/Thunderbird
[2] https://lists.mozilla.org/listinfo/dev-l10n



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago