[Librezale] [Thunderbird] Arduradun bila oraindik

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Uzt 29, 12:06:56, CEST 2014


El 29.07.2014 11:04, Julen Ruiz Aizpuru escribió:
> Aupa,
>
> Gogorarazle bat besterik ez: Thunderbirden ardura bertan behera 
> uzteko
> asmoa daukat abuztuaren amaieran eta oraindik orain arduradun berria
> behar du posta-bezeroak.
>
> Kontuan izan Thunderbirden ESR (Extended Support Release) bertsioak
> soilik argitaratzen direla orain, hortaz 7 bertsiotik behin 
> kaleratuko
> da Thunderbird berria.
>
> Honek esan nahi du lana ez dela 6 astero prest izan behar, 42 astero
> baizik, gutxi gorabehera. Karga ere nahiko arina dauka eta egin
> beharreko bakarra Locamotion zerbitzarian eguneraketa prest izan eta
> aldaketak probatzea da: http://mozilla.locamotion.org/eu/thunderbird/
>
> Besterik gabe,
> Julen.

Beno, beno, horrela azalduta konbentzitu nauzu! ;-)

Thunderbird-eko euskaraketa zelatatzen hasiko naiz eta behar denean 
kateak itzultzen.
Locamotion begiratzeaz gain beste zerbait egitea gomendatzen didazu? 
E-posta zerrendaren batean izena ematea edo?

Julen, nire erabiltzaileak beste baimen batzuk beharko ditu Pootle 
horretan POak zuzenean igo ahal izateko, ezta?

Goraintziak,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago