[Librezale] [Firefox OS] 2.1 lokalizatzeko moduan

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
As, Uzt 29, 12:58:49, CEST 2014


Asier Sarasua Garmendia<asier.sarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2014(e)ko uztailak 29 12:32):
> al., 2014.eko uztren 28a 23:43(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
>
>> Hau kontuan hartuta:
>> – 2.0n zuzenketak egitera mugatuko nintzateke momentuz, aldaketak
>> 2.1era eskuz eramanez.
>> – 2.1eko kateen izozketa baino zertxobait lehenago arte ez nintzateke
>> 2.1eko lanean hasiko (abuztuaren bukaeran izango litzateke hau, gutxi
>> gorabehera)
>>
>> Ze irudipen?
>>
>
> Ados.
>
> Hala ere, uste dut kate batzuk oraintxe bertan itzultzeko moduan daudela,
> adibidez egutegi-aplikazioan egunak adierazteko erabiltzen diren laburdurak.
> Ez dakit itzulpenarekin jarraitzeko tentazioari eutsiko diodan. XD Urduri
> jartzen nau telefonoan ingelesezko testuak ikusteak.


Jajaja susmatzen nuena zen.

Hau esanda, 2.1ean lan egitea ez dago debekatuta eta ez dut uste
eragozpenik dagoenik aipatutako oharrak kontuan hartzen diren
bitartean. Kateak erabat berriak badira ez dago atzera ekartzen aritu
beharrik.

Beraz egin nahi duzuna ;) Jakinaren gainean uzten bagaituzu, hobe.


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago