[Librezale] [Thunderbird] Arduradun bila oraindik
    Julen Ruiz Aizpuru 
    julenx a bildua gmail.com
       
    As, Uzt 29, 11:04:26, CEST 2014
    
    
  
Aupa,
Gogorarazle bat besterik ez: Thunderbirden ardura bertan behera uzteko
asmoa daukat abuztuaren amaieran eta oraindik orain arduradun berria
behar du posta-bezeroak.
Kontuan izan Thunderbirden ESR (Extended Support Release) bertsioak
soilik argitaratzen direla orain, hortaz 7 bertsiotik behin kaleratuko
da Thunderbird berria.
Honek esan nahi du lana ez dela 6 astero prest izan behar, 42 astero
baizik, gutxi gorabehera. Karga ere nahiko arina dauka eta egin
beharreko bakarra Locamotion zerbitzarian eguneraketa prest izan eta
aldaketak probatzea da: http://mozilla.locamotion.org/eu/thunderbird/
Besterik gabe,
Julen.
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago