[Librezale] [Firefox OS] Gailuen sistema-eguneraketa

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Uzt 24, 19:28:53, CEST 2014



14-07-24 13:45:14 CESTn, Julen Ruiz Aizpuruk idatzia:
> Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko uztailak 24 11:58):
>> Eguerdi on!
>>
>> Norbaitek Twitterren galdetu zuen Firefox OS 2.0ra eguneratzeko
>> aukeraz [1]. Hau oraindik ez da egingarria, 2.0 oraindik
>> eraketa-prozesuan baitago eta fabrikatzaileei oraintxe helarazi
>> baitzaie kodea.
>>
>> Dena den, kontuak arreta merezi duelakoan, Telefónica I+Dn lan egiten
>> duen Willy Mozilleroari galdetu diot ea ze espero daitekeen arlo
>> honetan epe motz/ertainera begira. ZTEren kasuari buruz galdetu diot
>> zehazki.
>>
>> Komentatu didanagatik, ZTEren modeloarentzat:
>> * 2.0 ez da egongo :(
>> * 1.3 urrian etorriko da (bai, urrian)
>>
>> Noski, ikuspegi ofizialetik izango litzateke hau. Kontrara, berri ona
>> komunitatetik dator, arazo honi aurre egiteko build EZ-ofizialak
>> sortzen ari baitira ZTE Open eta Alcatel One Touch Fire gailuentzat:
>> http://firefoxosbuilds.org/
>>
>> Momentuz 1.3 dago ZTErentzat, baina 2.0rako ere lanean daudela esan didate.
>>
>> Hortaz inork eguneratzeko kontuari buruz galdetuz gero, gogoan izan
>> baliabide ez-ofizial hau, bide ofizialak ahituta erabiltzaileei
>> geratuko zaien aukera erabilgarria izango baita.
>
>
> Azkar doa kontua, ZTE Open-arentzako 2.0 bertsioko build-en esteka pasa didate:
> http://download.firefoxosbuilds.org/zteopen-2.0-imgs.zip
>
> Aipatu didatenez, egunero eguneratuko dituzte build-ak.
>
> Kontuan izan hau ez dela ofiziala, beraz arriskuak hartzea bakoitzaren kontu!
>
> Julen.

Ondo dago jakitea! :)



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago