[Librezale] [Firefox OS] Gailuen sistema-eguneraketa

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Uzt 24, 13:45:14, CEST 2014


Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko uztailak 24 11:58):
> Eguerdi on!
>
> Norbaitek Twitterren galdetu zuen Firefox OS 2.0ra eguneratzeko
> aukeraz [1]. Hau oraindik ez da egingarria, 2.0 oraindik
> eraketa-prozesuan baitago eta fabrikatzaileei oraintxe helarazi
> baitzaie kodea.
>
> Dena den, kontuak arreta merezi duelakoan, Telefónica I+Dn lan egiten
> duen Willy Mozilleroari galdetu diot ea ze espero daitekeen arlo
> honetan epe motz/ertainera begira. ZTEren kasuari buruz galdetu diot
> zehazki.
>
> Komentatu didanagatik, ZTEren modeloarentzat:
> * 2.0 ez da egongo :(
> * 1.3 urrian etorriko da (bai, urrian)
>
> Noski, ikuspegi ofizialetik izango litzateke hau. Kontrara, berri ona
> komunitatetik dator, arazo honi aurre egiteko build EZ-ofizialak
> sortzen ari baitira ZTE Open eta Alcatel One Touch Fire gailuentzat:
> http://firefoxosbuilds.org/
>
> Momentuz 1.3 dago ZTErentzat, baina 2.0rako ere lanean daudela esan didate.
>
> Hortaz inork eguneratzeko kontuari buruz galdetuz gero, gogoan izan
> baliabide ez-ofizial hau, bide ofizialak ahituta erabiltzaileei
> geratuko zaien aukera erabilgarria izango baita.


Azkar doa kontua, ZTE Open-arentzako 2.0 bertsioko build-en esteka pasa didate:
http://download.firefoxosbuilds.org/zteopen-2.0-imgs.zip

Aipatu didatenez, egunero eguneratuko dituzte build-ak.

Kontuan izan hau ez dela ofiziala, beraz arriskuak hartzea bakoitzaren kontu!

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago