[Librezale] [Firefox OS] Gailuen sistema-eguneraketa

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Uzt 24, 11:58:56, CEST 2014


Eguerdi on!

Norbaitek Twitterren galdetu zuen Firefox OS 2.0ra eguneratzeko
aukeraz [1]. Hau oraindik ez da egingarria, 2.0 oraindik
eraketa-prozesuan baitago eta fabrikatzaileei oraintxe helarazi
baitzaie kodea.

Dena den, kontuak arreta merezi duelakoan, Telefónica I+Dn lan egiten
duen Willy Mozilleroari galdetu diot ea ze espero daitekeen arlo
honetan epe motz/ertainera begira. ZTEren kasuari buruz galdetu diot
zehazki.

Komentatu didanagatik, ZTEren modeloarentzat:
* 2.0 ez da egongo :(
* 1.3 urrian etorriko da (bai, urrian)

Noski, ikuspegi ofizialetik izango litzateke hau. Kontrara, berri ona
komunitatetik dator, arazo honi aurre egiteko build EZ-ofizialak
sortzen ari baitira ZTE Open eta Alcatel One Touch Fire gailuentzat:
http://firefoxosbuilds.org/

Momentuz 1.3 dago ZTErentzat, baina 2.0rako ere lanean daudela esan didate.

Hortaz inork eguneratzeko kontuari buruz galdetuz gero, gogoan izan
baliabide ez-ofizial hau, bide ofizialak ahituta erabiltzaileei
geratuko zaien aukera erabilgarria izango baita.


Julen.

[1] https://twitter.com/axigune/status/491889614584832001


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago