[Librezale] Geolocation eta airplane mode

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Uzt 16, 01:37:41, CEST 2014



14-07-14 21:48:43 CESTn, Julen Ruiz Aizpuruk idatzia:
> Ixiar Iza Agirre<i.iza a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko uztailak 14 11:59):
>>
>> 2014-07-13 13:02 GMT+02:00 Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>:
>>>
>>> Asier Sarasua Garmendia<asier.sarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
>>> zuen (2014(e)ko uztailak 13 12:01):
>>>
>>>> Hegazkin modua: horrek ez al du marratxoa eraman behar? Hitz konposatuak
>>>> marratxoarekin idazten ari gara, ezta?
>>>
>>> Ez, hau "sorta, puska edo mota" sailekoa da eta marratxorik gabe doa.
>>> Ikus EJren lokalizazioetako estilo-liburuko 7.orria:
>>> http://www.euskara.euskadi.net/contenidos/informacion/software_lokalizazioak/eu_irizpide/adjuntos/hizkuntza_irizpideak.pdf
>>>
>>> "Bigarren osagaia sorta, puska, edo mota tipokoa duten elkarteak:
>>> elkarte berezi horiek, oro har, bereiz erabiliko ditugu. Beraz,
>>> bigarren osagaia honakoa dutenak: aldra, andana, bikote, ilara,
>>> kantitate, kopuru, mordo, multzo, oste, pare, pila, sail, sorta,
>>> tropel, joko; ale, apur, atal, atomo, ioi, izpi, molekula, pittin,
>>> pixka, poxi, puska, pusketa, tanta, zati, segmentu; era, fase, klase,
>>> modu, molde, mota.
>>>
>>> Adibidez:
>>> - Aurrebista modua (EZ: aurrebista-modua)
>>> - Testu modua (EZ: testu-modua) (...)"
>>>
>>
>> Ez dakit azalpen handiegitan sartzea izango den, baina, tira, jakin dezazuen:
>> "hegazkin modu" ondo dago marratxorik gabe, baina ez da hitz-elkarketei buruz EIMAren estilo-liburuan dagoen irizpideari jarraitzen zaiolako lokalizazioetan, baizik eta aposizio bat delako. Alegia, hitz-elkarketa guztiak marratxoz lotzeko irizpidea izango bagenu ere marratxorik gabe jarriko genuke. Errazago ulertzeko: "hegazkin" beharrean "isilik" bagenu, ez genuke zalantzarik izango eta "isilik modua" jarriko genuke.
>>
>> Kasu honetan, 2. hitza "modu" zen, eta bestela ere marratxorik gabe jartzea tokatzen zitzaion. Baina baliteke kasuren batean hitz-elkarketetan marratxoa duten hitzak aposizioan egotea, eta, beraz, marratxorik gabe idatzi behar izatea (adibidez, "zelula ama").
>
> Eskerrik asko argibide teknikoengatik Ixiar, hemen gehienok
> sasi-profesionalak gara ikusten duzun moduan :)
>
> Bestalde, diozuna kontuan hartua: EJren lokalizazioetako
> estilo-liburuak dakartzan adibideak/azalpenak ez dira erabat zuzenak
> orduan?
>
> Bide batez, animatuko zinateke estilo-liburuan marratxoari buruz
> daukagun atala zabaltzera? Eskertuko lituzke ekarpenak!
> http://librezale.org/wiki/Arau_orokorrak#Marratxoa_hitz_elkartuetan
>
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale


Zalantza sortu zait... zergatik da "Hegazkin modua"? Ez al litzake izan 
beharko "Hegaldi modua"? Flight = Hegaldi da. Gainera, badirudi 
gazteleratik ekarri dugula zuzenean (Modo avión = Hegazkin modua).

Googlen bilatuta Blackberryetan "Hegaldi modua" erabiltzen dutela ikusi 
dut.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago