[Librezale] Geolocation eta airplane mode
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Al, Uzt 14, 21:48:43, CEST 2014
Ixiar Iza Agirre<i.iza a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko uztailak 14 11:59):
>
> 2014-07-13 13:02 GMT+02:00 Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>:
>>
>> Asier Sarasua Garmendia<asier.sarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
>> zuen (2014(e)ko uztailak 13 12:01):
>>
>> > Hegazkin modua: horrek ez al du marratxoa eraman behar? Hitz konposatuak
>> > marratxoarekin idazten ari gara, ezta?
>>
>> Ez, hau "sorta, puska edo mota" sailekoa da eta marratxorik gabe doa.
>> Ikus EJren lokalizazioetako estilo-liburuko 7.orria:
>> http://www.euskara.euskadi.net/contenidos/informacion/software_lokalizazioak/eu_irizpide/adjuntos/hizkuntza_irizpideak.pdf
>>
>> "Bigarren osagaia sorta, puska, edo mota tipokoa duten elkarteak:
>> elkarte berezi horiek, oro har, bereiz erabiliko ditugu. Beraz,
>> bigarren osagaia honakoa dutenak: aldra, andana, bikote, ilara,
>> kantitate, kopuru, mordo, multzo, oste, pare, pila, sail, sorta,
>> tropel, joko; ale, apur, atal, atomo, ioi, izpi, molekula, pittin,
>> pixka, poxi, puska, pusketa, tanta, zati, segmentu; era, fase, klase,
>> modu, molde, mota.
>>
>> Adibidez:
>> - Aurrebista modua (EZ: aurrebista-modua)
>> - Testu modua (EZ: testu-modua) (...)"
>>
>
> Ez dakit azalpen handiegitan sartzea izango den, baina, tira, jakin dezazuen:
> "hegazkin modu" ondo dago marratxorik gabe, baina ez da hitz-elkarketei buruz EIMAren estilo-liburuan dagoen irizpideari jarraitzen zaiolako lokalizazioetan, baizik eta aposizio bat delako. Alegia, hitz-elkarketa guztiak marratxoz lotzeko irizpidea izango bagenu ere marratxorik gabe jarriko genuke. Errazago ulertzeko: "hegazkin" beharrean "isilik" bagenu, ez genuke zalantzarik izango eta "isilik modua" jarriko genuke.
>
> Kasu honetan, 2. hitza "modu" zen, eta bestela ere marratxorik gabe jartzea tokatzen zitzaion. Baina baliteke kasuren batean hitz-elkarketetan marratxoa duten hitzak aposizioan egotea, eta, beraz, marratxorik gabe idatzi behar izatea (adibidez, "zelula ama").
Eskerrik asko argibide teknikoengatik Ixiar, hemen gehienok
sasi-profesionalak gara ikusten duzun moduan :)
Bestalde, diozuna kontuan hartua: EJren lokalizazioetako
estilo-liburuak dakartzan adibideak/azalpenak ez dira erabat zuzenak
orduan?
Bide batez, animatuko zinateke estilo-liburuan marratxoari buruz
daukagun atala zabaltzera? Eskertuko lituzke ekarpenak!
http://librezale.org/wiki/Arau_orokorrak#Marratxoa_hitz_elkartuetan
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago