[Librezale] [Terminologia] overscroll

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
As, Uzt 15, 11:44:09, CEST 2014


Dooteo<dooteo a bildua zundan.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko uztailak
15 11:18):
> Egunon guztioi,
>
> Jatorrizko mezua: og., 2014-07-10 23:32 +0200, egilea: Julen Ruiz
> Aizpuru
>> Asier Sarasua Garmendia<asier.sarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
>> zuen (2014(e)ko uztailak 10 22:54):
>> >
>> > Gainkorritzea? Lehendik existitzen diren beste hitz batzuen ildotik, uste
>> > dut ez litzatekeela gaizki egongo eta sintetikoagoa izango litzateke.
>>
>> Hain zuzen hau da bururatu zaidan lehengo hitza baina proposatu
>> ditudanak baino are bigarren zentzukoagokoa iruditu zait eta
>> aipamenetik kanpo utzi dut.
>>
>> Bigarren zerekin arazorik ez badago hauxe erabil daiteke — ez esan
>> ordea telefono lizunak ditugula gero!
>
> Gauza bat, 'Overscroll' bera Jquey-ren osaigai edo plugin bat da [1],
> eta testuinguruaren arabera agian ez da itzultzea komeni.

Plugin horrek 'overscroll' izena izatea koinzidentzia da eta 'korritze
leuna' inplementatzen du. 'Overscroll' beste hau da:
https://www.youtube.com/watch?v=dOyWCDhlxv8

> Erabiltzailearen interfazean 'overscroll' hitza agertzen bada, nik
> 'korritu/korritzea' soilik erabiliko nuke. Azken finean, [2] webgunean
> proba daitekeenez web orrialde barruko korritze-barra bat besterik ez
> baita.

Hau ez da 'korritzea' bakarrik. Pantailako ukipen-gertaerekin
korritze-eremua gainditzean ematen den efektua/gertaera da (hori da,
'ateatzea'). Katea interfazean agertzen da baina garatzaileen
aukeretan dago oker ez banaiz.


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago