[Librezale] [Terminologia] overscroll

Dooteo dooteo a bildua zundan.com
Ost, Uzt 16, 10:58:36, CEST 2014


Egunon guztioi,

Jatorrizko mezua: ar., 2014-07-15 11:44 +0200, egilea: Julen Ruiz
Aizpuru
> Dooteo<dooteo a bildua zundan.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko uztailak
> 15 11:18):
> > Egunon guztioi,
> >
> > Jatorrizko mezua: og., 2014-07-10 23:32 +0200, egilea: Julen Ruiz
> > Aizpuru
> >> Asier Sarasua Garmendia<asier.sarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
> >> zuen (2014(e)ko uztailak 10 22:54):
> >> >
> >> > Gainkorritzea? Lehendik existitzen diren beste hitz batzuen ildotik, uste
> >> > dut ez litzatekeela gaizki egongo eta sintetikoagoa izango litzateke.
> >>
> >> Hain zuzen hau da bururatu zaidan lehengo hitza baina proposatu
> >> ditudanak baino are bigarren zentzukoagokoa iruditu zait eta
> >> aipamenetik kanpo utzi dut.
> >>
> >> Bigarren zerekin arazorik ez badago hauxe erabil daiteke — ez esan
> >> ordea telefono lizunak ditugula gero!
> >
> > Gauza bat, 'Overscroll' bera Jquey-ren osaigai edo plugin bat da [1],
> > eta testuinguruaren arabera agian ez da itzultzea komeni.
> 
> Plugin horrek 'overscroll' izena izatea koinzidentzia da eta 'korritze
> leuna' inplementatzen du. 'Overscroll' beste hau da:
> https://www.youtube.com/watch?v=dOyWCDhlxv8

Okey

> > Erabiltzailearen interfazean 'overscroll' hitza agertzen bada, nik
> > 'korritu/korritzea' soilik erabiliko nuke. Azken finean, [2] webgunean
> > proba daitekeenez web orrialde barruko korritze-barra bat besterik ez
> > baita.
> 
> Hau ez da 'korritzea' bakarrik. Pantailako ukipen-gertaerekin
> korritze-eremua gainditzean ematen den efektua/gertaera da (hori da,
> 'ateatzea'). Katea interfazean agertzen da baina garatzaileen
> aukeretan dago oker ez banaiz.

Bideoan agertzen denez, eta beste webguneetan adierazten dutenez,
'overscroll' efektua scroll bati 'bounce' bat atxikitzea litzateke.
Korritze-barra arruntetik bereizteko 'gainkorritzea' ongi iruditzen zait
(ez dut beste aukerarik ikusten).

Ongi izan, 

Dooteo




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago