[Librezale] [Terminologia] overscroll

Dooteo dooteo a bildua zundan.com
As, Uzt 15, 11:18:56, CEST 2014


Egunon guztioi,

Jatorrizko mezua: og., 2014-07-10 23:32 +0200, egilea: Julen Ruiz
Aizpuru
> Asier Sarasua Garmendia<asier.sarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
> zuen (2014(e)ko uztailak 10 22:54):
> >
> > Gainkorritzea? Lehendik existitzen diren beste hitz batzuen ildotik, uste
> > dut ez litzatekeela gaizki egongo eta sintetikoagoa izango litzateke.
> 
> Hain zuzen hau da bururatu zaidan lehengo hitza baina proposatu
> ditudanak baino are bigarren zentzukoagokoa iruditu zait eta
> aipamenetik kanpo utzi dut.
> 
> Bigarren zerekin arazorik ez badago hauxe erabil daiteke — ez esan
> ordea telefono lizunak ditugula gero!

Gauza bat, 'Overscroll' bera Jquey-ren osaigai edo plugin bat da [1],
eta testuinguruaren arabera agian ez da itzultzea komeni.
Erabiltzailearen interfazean 'overscroll' hitza agertzen bada, nik
'korritu/korritzea' soilik erabiliko nuke. Azken finean, [2] webgunean
proba daitekeenez web orrialde barruko korritze-barra bat besterik ez
baita.

Ez nuke 'gainkorritzea' erabiliko, eta Julenek dion bezala,
'korritzea'ri edozer aurrizki jarriz gero 'ateata' gaudela dirudi :)

Ondo izan, 

Dooteo

[1] http://plugins.jquery.com/overscroll/
[2] http://azoff.github.io/overscroll/




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago