[Librezale] Geolocation eta airplane mode
Asier Sarasua Garmendia
asier.sarasua a bildua gmail.com
Al, Uzt 14, 21:34:23, CEST 2014
al., 2014.eko uztren 14a 11:59(e)an, Ixiar Iza Agirre(e)k idatzi zuen:
>
> Ez dakit azalpen handiegitan sartzea izango den, baina, tira, jakin
> dezazuen:
> "hegazkin modu" ondo dago marratxorik gabe, baina ez da
> hitz-elkarketei buruz EIMAren estilo-liburuan dagoen irizpideari
> jarraitzen zaiolako lokalizazioetan, baizik eta aposizio bat delako.
> Alegia, hitz-elkarketa guztiak marratxoz lotzeko irizpidea izango
> bagenu ere marratxorik gabe jarriko genuke. Errazago ulertzeko:
> "hegazkin" beharrean "isilik" bagenu, ez genuke zalantzarik izango eta
> "isilik modua" jarriko genuke.
> Kasu honetan, 2. hitza "modu" zen, eta bestela ere marratxorik gabe
> jartzea tokatzen zitzaion. Baina baliteke kasuren batean
> hitz-elkarketetan marratxoa duten hitzak aposizioan egotea, eta,
> beraz, marratxorik gabe idatzi behar izatea (adibidez, "zelula ama").
> Ea ez den nahasgarria suertatu.
> Ixiar
Ondo dago jakitea. Baneukan susmoa aposizio bat zela, baina seguru ez
nekienez, hobe "isilik moduan" mantentzea. XD
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago