[Librezale] Geolocation eta airplane mode

Ixiar Iza Agirre i.iza a bildua elhuyar.com
Al, Uzt 14, 11:59:58, CEST 2014


2014-07-13 13:02 GMT+02:00 Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>:

> Kaixo,
>
> Asier Sarasua Garmendia<asier.sarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
> zuen (2014(e)ko uztailak 13 12:01):
> > Aupa, bi zalantza Firefox OSen itzulpenean.
> >
>
>
> > Hegazkin modua: horrek ez al du marratxoa eraman behar? Hitz konposatuak
> > marratxoarekin idazten ari gara, ezta?
>
> Ez, hau "sorta, puska edo mota" sailekoa da eta marratxorik gabe doa.
> Ikus EJren lokalizazioetako estilo-liburuko 7.orria:
>
> http://www.euskara.euskadi.net/contenidos/informacion/software_lokalizazioak/eu_irizpide/adjuntos/hizkuntza_irizpideak.pdf
>
> "Bigarren osagaia sorta, puska, edo mota tipokoa duten elkarteak:
> elkarte berezi horiek, oro har, bereiz erabiliko ditugu. Beraz,
> bigarren osagaia honakoa dutenak: aldra, andana, bikote, ilara,
> kantitate, kopuru, mordo, multzo, oste, pare, pila, sail, sorta,
> tropel, joko; ale, apur, atal, atomo, ioi, izpi, molekula, pittin,
> pixka, poxi, puska, pusketa, tanta, zati, segmentu; era, fase, klase,
> modu, molde, mota.
>
> Adibidez:
> - Aurrebista modua (EZ: aurrebista-modua)
> - Testu modua (EZ: testu-modua) (...)"
>
>
Ez dakit azalpen handiegitan sartzea izango den, baina, tira, jakin
dezazuen:
"hegazkin modu" ondo dago marratxorik gabe, baina ez da hitz-elkarketei
buruz EIMAren estilo-liburuan dagoen irizpideari jarraitzen zaiolako
lokalizazioetan, baizik eta aposizio bat delako. Alegia, hitz-elkarketa
guztiak marratxoz lotzeko irizpidea izango bagenu ere marratxorik gabe
jarriko genuke. Errazago ulertzeko: "hegazkin" beharrean "isilik" bagenu,
ez genuke zalantzarik izango eta "isilik modua" jarriko genuke.
Kasu honetan, 2. hitza "modu" zen, eta bestela ere marratxorik gabe jartzea
tokatzen zitzaion. Baina baliteke kasuren batean hitz-elkarketetan
marratxoa duten hitzak aposizioan egotea, eta, beraz, marratxorik gabe
idatzi behar izatea (adibidez, "zelula ama").
Ea ez den nahasgarria suertatu.
Ixiar


>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>


 <i.iza a bildua elhuyar.com> <i.iza a bildua elhuyar.com> <i.iza a bildua elhuyar.com>

*Ixiar Iza Agirre*

  <i.iza a bildua elhuyar.com>

i.iza a bildua elhuyar.com
tel.: 943363040 | luzp.: 216 |
@ElhuyarItzulpen <https://twitter.com/ElhuyarItzulpen>

 Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>

  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
   Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140714/e7165794/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago