[Librezale] Geolocation eta airplane mode

Asier Sarasua Garmendia asier.sarasua a bildua gmail.com
Iga, Uzt 13, 20:51:22, CEST 2014


ig., 2014.eko uztren 13a 13:02(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> Kaixo,
>
> Asier Sarasua Garmendia<asier.sarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
> zuen (2014(e)ko uztailak 13 12:01):
>> Aupa, bi zalantza Firefox OSen itzulpenean.
>>
>> Geolocation: "geolokalizazio" ikusi nuen hasieran sakelakoan, baina oraingo
>> eguneraketarekin "geokokapen" agertzen zait.
> Aurreko guztietan "geolokalizazio" gisa itzuli da eta orain
> "geokokapen" agertzen bazaizu, aldatu egin duzulako da, ez bere kabuz
> aldatu eta agertu delako ;)

Joer, bai azkar igarotzen direla aldaketak mugikorrera. Uste nuen kate 
hori[1] ez nuela nik aldatu eta oraindik "geolokalizazio" zela.

> Ados arrazoiketarekin.
>
> Baina geografia fisikoarekin zerikusirik ez duen beste zentzu batean
> ere erabiltzen da "location": URI, URL eta bide-izenekin. Kasu
> horretan "kokaleku", "kokapen" eta "helbide" ikusi izan dut.
> Homogeneizatze aldera, nabigatzaileen testuinguruan kasu guztietan
> "helbide" erabiltzea ontzat emango nuke. Zein erabili beste kasuetan?
Bai, kasu horietan nik ere "helbide" erabiliko nuke. Baina zaila da 
"location" katea isolatuta aurkitzen denean zein motakoa den asmatzea.

Orduan "geo" denean, "geokokapen" erabiliko dugu?

>
>> Hegazkin modua: horrek ez al du marratxoa eraman behar? Hitz konposatuak
>> marratxoarekin idazten ari gara, ezta?
> Ez, hau "sorta, puska edo mota" sailekoa da eta marratxorik gabe doa.
> Ikus EJren lokalizazioetako estilo-liburuko 7.orria:
> http://www.euskara.euskadi.net/contenidos/informacion/software_lokalizazioak/eu_irizpide/adjuntos/hizkuntza_irizpideak.pdf
>
> "Bigarren osagaia sorta, puska, edo mota tipokoa duten elkarteak:
> elkarte berezi horiek, oro har, bereiz erabiliko ditugu. Beraz,
> bigarren osagaia honakoa dutenak: aldra, andana, bikote, ilara,
> kantitate, kopuru, mordo, multzo, oste, pare, pila, sail, sorta,
> tropel, joko; ale, apur, atal, atomo, ioi, izpi, molekula, pittin,
> pixka, poxi, puska, pusketa, tanta, zati, segmentu; era, fase, klase,
> modu, molde, mota.

Euskararen bideak ezin asmatuzkoak dira. Ondo etorriko zait dokumentu 
hori errepasatzea. Adibidez irizpide hau nik ez dut aplikatu orain arte:

Bi hitz edo gehiagoz osatutako (komandoetan), komatxo bakunak erabili
beharko dira.
Adibidez:
-'Dokumentu huts berria' botoia

Asier.

[1]http://mozilla.locamotion.org/eu/firefoxos/translate/apps/settings/settings.properties.po#unit=6560427
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140713/e1ef30e4/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago