[Librezale] Geolocation eta airplane mode
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Iga, Uzt 13, 13:02:16, CEST 2014
Kaixo,
Asier Sarasua Garmendia<asier.sarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2014(e)ko uztailak 13 12:01):
> Aupa, bi zalantza Firefox OSen itzulpenean.
>
> Geolocation: "geolokalizazio" ikusi nuen hasieran sakelakoan, baina oraingo
> eguneraketarekin "geokokapen" agertzen zait.
Aurreko guztietan "geolokalizazio" gisa itzuli da eta orain
"geokokapen" agertzen bazaizu, aldatu egin duzulako da, ez bere kabuz
aldatu eta agertu delako ;)
> Hiztegietan begiratu dut[1] eta iruditu zait "lokalizazio" hitza gehiago
> erabiltzen dela lokalizatzearen ekintza bera izendatzeko, eta "kokapen"
> gehiago tokia izendatzeko: lokalizazioa da zerbait aurkitzeko prozesua eta
> kokapena zerbait hori dagoen tokia. Microsoften hiztegian, berriz,
> "kokaleku" darabilte "location" esateko. Hori ere tokia da nire ustez.
>
> Ingelesez bi hitz daude bi kontzeptu adierazteko, "location" eta
> "localization", nire ustez euskaraz ere desberdintzea komeni direnak. Nik
> bigarrenerako utziko nuke "lokalizazioa", alegia, toki bateko baldintzetara
> moldatzea zerbait, eta lehenengorako "kokapen" utziko nuke. Beraz,
> "geokokapen" erabiliko nuke.
Ados arrazoiketarekin.
Baina geografia fisikoarekin zerikusirik ez duen beste zentzu batean
ere erabiltzen da "location": URI, URL eta bide-izenekin. Kasu
horretan "kokaleku", "kokapen" eta "helbide" ikusi izan dut.
Homogeneizatze aldera, nabigatzaileen testuinguruan kasu guztietan
"helbide" erabiltzea ontzat emango nuke. Zein erabili beste kasuetan?
> Hegazkin modua: horrek ez al du marratxoa eraman behar? Hitz konposatuak
> marratxoarekin idazten ari gara, ezta?
Ez, hau "sorta, puska edo mota" sailekoa da eta marratxorik gabe doa.
Ikus EJren lokalizazioetako estilo-liburuko 7.orria:
http://www.euskara.euskadi.net/contenidos/informacion/software_lokalizazioak/eu_irizpide/adjuntos/hizkuntza_irizpideak.pdf
"Bigarren osagaia sorta, puska, edo mota tipokoa duten elkarteak:
elkarte berezi horiek, oro har, bereiz erabiliko ditugu. Beraz,
bigarren osagaia honakoa dutenak: aldra, andana, bikote, ilara,
kantitate, kopuru, mordo, multzo, oste, pare, pila, sail, sorta,
tropel, joko; ale, apur, atal, atomo, ioi, izpi, molekula, pittin,
pixka, poxi, puska, pusketa, tanta, zati, segmentu; era, fase, klase,
modu, molde, mota.
Adibidez:
- Aurrebista modua (EZ: aurrebista-modua)
- Testu modua (EZ: testu-modua) (...)"
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago