[Librezale] Geolocation eta airplane mode
    Asier Sarasua Garmendia 
    asier.sarasua a bildua gmail.com
       
    Iga, Uzt 13, 12:01:53, CEST 2014
    
    
  
Aupa, bi zalantza Firefox OSen itzulpenean.
Geolocation: "geolokalizazio" ikusi nuen hasieran sakelakoan, baina 
oraingo eguneraketarekin "geokokapen" agertzen zait.
Hiztegietan begiratu dut[1] eta iruditu zait "lokalizazio" hitza gehiago 
erabiltzen dela lokalizatzearen ekintza bera izendatzeko, eta "kokapen" 
gehiago tokia izendatzeko: lokalizazioa da zerbait aurkitzeko prozesua 
eta kokapena zerbait hori dagoen tokia. Microsoften hiztegian, berriz, 
"kokaleku" darabilte "location" esateko. Hori ere tokia da nire ustez.
Ingelesez bi hitz daude bi kontzeptu adierazteko, "location" eta 
"localization", nire ustez euskaraz ere desberdintzea komeni direnak. 
Nik bigarrenerako utziko nuke "lokalizazioa", alegia, toki bateko 
baldintzetara moldatzea zerbait, eta lehenengorako "kokapen" utziko 
nuke. Beraz, "geokokapen" erabiliko nuke.
Hegazkin modua: horrek ez al du marratxoa eraman behar? Hitz konposatuak 
marratxoarekin idazten ari gara, ezta?
Asier.
[1]http://hiztegiak.elhuyar.org/es_eu/localizaci%C3%B3n
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago