[Librezale] [Terminologia] overscroll
Asier Sarasua Garmendia
asier.sarasua a bildua gmail.com
Ast, Uzt 10, 22:54:58, CEST 2014
og., 2014.eko uztren 10a 22:12(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> Aupa,
>
> Inork aurretik eman du 'overscroll' terminoaren ordainik?
>
> Definizioa ondorengoa da [1]: "When scrolling a list of items, the
> user can scroll over the end of the list, and after releasing the
> touch the list just bounces back. The point is to convey that the
> application "successfully" reached the bottom - that the touch event
> got interpreted correctly as "scroll down", but there's just no more
> items to display."
>
> Hau da, ukipen-gertaera korritze-eremutik haraindi doanean gertatzen
> da 'overscroll'a.
>
> Frantsesez eta katalanez 'overscroll' gisa utzi dute, espainolez
> 'desplazamiento sobrante' erabili da aldiz.
>
> Aukera bat 'mugaz besteko korritzea' izan daiteke baina luze xamarra dirudi.
> Bestalde, 'gehiegizko korritzea' zehatzagoa da, baina irakurketa
> bikoitz xamarrak ditu x)
Soberazko korritzea?
Edo:
Gainkorritzea? Lehendik existitzen diren beste hitz batzuen ildotik,
uste dut ez litzatekeela gaizki egongo eta sintetikoagoa izango litzateke.
Hiztegi Batutik:
- Gainjartzea
- Gainbegiratzea
- Gainbalio
- Gaindosi
- Gainegitura
- Gainezarpen
- Gainjantzi
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago