[Librezale] [Terminologia] overscroll

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Uzt 10, 23:01:10, CEST 2014


14-07-10 22:54:58 CESTn, Asier Sarasua Garmendiak idatzia:
> og., 2014.eko uztren 10a 22:12(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
>> Aupa,
>>
>> Inork aurretik eman du 'overscroll' terminoaren ordainik?
>>
>> Definizioa ondorengoa da [1]: "When scrolling a list of items, the
>> user can scroll over the end of the list, and after releasing the
>> touch the list just bounces back. The point is to convey that the
>> application "successfully" reached the bottom - that the touch event
>> got interpreted correctly as "scroll down", but there's just no more
>> items to display."
>>
>> Hau da, ukipen-gertaera korritze-eremutik haraindi doanean gertatzen
>> da 'overscroll'a.
>>
>> Frantsesez eta katalanez 'overscroll' gisa utzi dute, espainolez
>> 'desplazamiento sobrante' erabili da aldiz.
>>
>> Aukera bat 'mugaz besteko korritzea' izan daiteke baina luze xamarra
>> dirudi.
>> Bestalde, 'gehiegizko korritzea' zehatzagoa da, baina irakurketa
>> bikoitz xamarrak ditu x)
>
> Soberazko korritzea?
>
> Edo:
>
> Gainkorritzea? Lehendik existitzen diren beste hitz batzuen ildotik,
> uste dut ez litzatekeela gaizki egongo eta sintetikoagoa izango
> litzateke.
>
> Hiztegi Batutik:
> - Gainjartzea
> - Gainbegiratzea
> - Gainbalio
> - Gaindosi
> - Gainegitura
> - Gainezarpen
> - Gainjantzi
>

Niri ere gainkorritzea bururatu zait, baina zaila dago hitz ulergarri 
bat topatzen. Nik orain arte ez dut ikusi overscrolling-en itzulpenik 
(ezta jatorrizko hitza ere).
Gehiegizko korritzea eta Soberazko korritzea era gustatzen zaizkit. 
Edozein modutan, hitzok beti izango dute bigarren zentzu bat :)



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago