[Librezale] [Firefox OS] 2.1 lokalizatzeko moduan

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Uzt 28, 23:43:42, CEST 2014


Aupa,

2.0 bertsiorako adarra sortuta, garapeneko adar nagusia 2.1 izatera
pasa da. Locamotion-eko zerbitzarian dagoeneko bi bertsioak dauzkagu
lokalizatzeko moduan:

– 2.1: http://mozilla.locamotion.org/eu/firefoxos/
– 2.0: http://mozilla.locamotion.org/eu/firefoxos_2.0/

OHAR GARRANTZITSUAK:

– 2.0 bertsiorako egiten diren zuzenketak ESKUZ eraman behar dira 2.1era.
– Berdin zuzenketa 2.1en egin eta 2.0ra eraman nahi bada
– 2.1 ez da egonkorra eta kate asko aldatuko dira hauek izoztu
bitartean. Honek alferrikako lan dezente dakar.


Hau kontuan hartuta:
– 2.0n zuzenketak egitera mugatuko nintzateke momentuz, aldaketak
2.1era eskuz eramanez.
– 2.1eko kateen izozketa baino zertxobait lehenago arte ez nintzateke
2.1eko lanean hasiko (abuztuaren bukaeran izango litzateke hau, gutxi
gorabehera)

Ze irudipen?


Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago