[Librezale] Pootle plataformari buruzko galdera batzuk
Naiara Bitorika
naiara.bitorika a bildua gmail.com
Al, Urt 20, 12:29:05, CET 2014
Kaixo!
Naiara dut izena, eta Itzulpengintza eta Interpretazio graduko ikaslea
naiz. Pootle plataformari buruz hainbat galdera daukat, unibertsitateko
ikasgai bateko proiektu batean aipatu nahi baitut. Hori dela eta,
plataforma honekin itzultzeko egin behar den prozesua hobeto ezagutzea
gustatuko litzaidake.
Ze fitxategi mota igo behar da? Eta zeintzuk sortzen dira itzuli
ondoren, .xliff motakoak? Itzulpen-memoria zuek sortu behar duzue, ala
plataforman ote al dago bat? Proiektu bakoitzeko itzulpen-memoria berri
bat al dago, ala bakarra erabiltzen duzue itzulpen guztietarako?
Glosarioak gero esportatu daitezke Excel gisa erabiltzeko? Nondik
ateratzen dira terminologia gomendapenak?
Barkatu horrenbeste galdera egiteagatik, baina tresna ahalik eta hoberen
ezagutzea oso erabilgarria izango litzateke klaseko proiektua egiteko.
Milesker eta besarkada bat,
Naiara Bitorika
---
Este mensaje no contiene virus ni malware porque la protección de avast! Antivirus está activa.
http://www.avast.com
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago