[Librezale] Pootle plataformari buruzko galdera batzuk
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Al, Urt 20, 12:55:12, CET 2014
Aupa Naiara, ongi etorri!
Pootle ondo xamar ezagutzen dut eta lagun zaitzaket. Erantzunak lerro
artean doaz.
Naiara Bitorika<naiara.bitorika a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko urtarrilak 20 12:29):
>
> Ze fitxategi mota igo behar da?
Hainbat formatu onartzen ditu, elebidunak (PO, XLIFF...) bai eta
elebakarrak ere (.strings, .properties...).
Hizkuntza bakarreko formatua erabiliz gero, jatorrizko (ingelesezko)
fitxategiak behar dira erreferentzia gisa erabili ahal izateko.
Argibide gehiago:
http://docs.translatehouse.org/projects/pootle/en/latest/features/formats.html
> Eta zeintzuk sortzen dira itzuli ondoren, .xliff motakoak?
Pootle plataformak datu-base batekin egiten du lan. Honek esan nahi du
bere barne-errepresentazioa datu-basearen bitartez kudeatzen dela,
fitxategietatik bereiz.
Fitxategiak inportatzeko aurreko puntuan aipatutako formatuak onartzen
dira. Esportatzerako orduan, inportatutako formatu bera eskaintzen da
oro har, baina fitxategi-formatu elebakarretarako XLIFF formatua
eskaintzen da lehenespenez.
> Itzulpen-memoria zuek sortu behar duzue, ala plataforman ote al dago bat?
Itzulpen-memoriak amaGama izeneko web zerbitzutik datoz. Zerbitzu
honek software librean aurretik eginda dauden lokalizazioak biltzen
ditu eta itzuli ahala testu-eremuaren azpian ematen ditu memorian
aurkitutako lehen emaitzak.
Zerbitzu hau hirugarren batek kudeatzen du (Translate House), baina
nahi izanez gero izango genuke guk gure zerbitzari propioa martxan
ipintzeko aukera.
> Proiektu bakoitzeko itzulpen-memoria berri bat al dago, ala bakarra erabiltzen duzue itzulpen guztietarako?
Itzulpen-memorien zerbitzari horrek ez du kontuan hartzen ze
proiekturekin ari zaren lanean :( Hortaz beti memoria bera da.
> Glosarioak gero esportatu daitezke Excel gisa erabiltzeko?
Terminologia-fitxategiak zerbitzariko beste edozein fitxategi bezala
deskargatu daitezke. Erabiltzailearen interfazean XLIFF formatua
eskaintzen da, baina POn ere jaitsi daiteke. Excel gisa erabili nahi
bada, aipatu formatuak CSVra bihur daitezke komando-lerroko tresnak
erabilita.
> Nondik ateratzen dira terminologia gomendapenak?
Bi iturri daude.
1. Terminologia globala. Hau "Terminology" izeneko proiektua da:
https://pootle.librezale.org/eu/terminology/
Proiektu honetako fitxategiak/itzulpen-unitateak Pootle zerbitzariko
proiektu guztietan erabiliko da.
2. Terminologia lokala. Proiektu bakoitzeko "pootle-terminology.po"
izeneko fitxategitik irakurtzen da hau. Adibidez, WordPress
proiekturako ondorengoa erabiliko da:
https://pootle.librezale.org/eu/wordpress/pootle-terminology.po
> Barkatu horrenbeste galdera egiteagatik, baina tresna ahalik eta hoberen
> ezagutzea oso erabilgarria izango litzateke klaseko proiektua egiteko.
Bestelako zalantzarik bada galdetu lasai.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago