[Librezale] Librezale foroan LAGUNTZA foro berria zabalduko?
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
As, Abe 23, 09:26:58, CET 2014
Egin beharreko eztabaidak egin bitartean, hemen kontrako iritzirik ez denez
azaldu, Gorkari administrazio baimena eman diot foroan, gero eskean ibili
behar ez izateko.
Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 19
03:05):
> On December 18, 2014 11:35:16 PM CET, Gorka Azkarate Zubiaur <
> gorkaazkarate a bildua gmail.com> wrote:
> >Neure proposamena kritikatzen ni neu izango naiz lehena; dakizuen
> >legez, dagoeneko badago eu.wikipediaren baitan barneko foro bat:
> >Txokoa.
>
> Kaixo:
>
> Librezaleren rola kasua honetan hornitzaile modukoa litzateke. Librezaleko
> partaide naizen aldetik, oso ondo iruditzen zait Euskarazko
> Wikipediarentzako foro bat gurean sortzea, Euskarazko Wikipediak hori egin
> nahi duela erabakitzen badu. Foro horren izena "Laguntza" izan ordez,
> "eu.wikipedia laguntza" edo antzeko zerbait deitzea egokiagoa ikusiko nuke.
>
> Baina Euskarazko Wikipediako erabiltzailea ere banaizen aldetik (oso
> noizbehinkakoa, baina beno), baliabide hau proiektu horretako kideek
> adostea ezinbestekoa ikusten dut. Seguru asko foroarena ideia ona irudituko
> zaiela, baina foro bat erabiltzea orain dutena erabiltzea baino hobe dela
> eztabaidatu beharko dute lehenik. Librezalen baiezkoa eman dezakegu eta
> horrela erabakia Euskarazko Wikipediaren eskuetan geldituko litzateke: foro
> hori sortu? Nola daitu? Zer egin Txokoarekin? Biak mantendu baina esparru
> desberdinentzat? Txokoa egokia ez bada, nola hobetu? Zein beste tresnarekin
> osatu/ordeztu (foroa, txata...)? Baliabide berri hori erabiliko bada,
> nola/non jakinarazi eu.wikipedian? Trantsizioa egiteko atazak zerrendatu,
> banatu eta koordinatu... OHARRA: ez dut mamian sartu nahi eztabaida hau
> zerrenda honetan egin behar ez dela uste dudalako, baizik eta Euskarazko
> Wikipediako kideek erabili ohi dituzten eztabaida txokoetan, baina aipatu
> nahi dut beste Wikipedia proiektu batzuek IRC
> txat kanalak zituztela edo dituztela eta baita ere aspaldi Euskarazko
> Wikipediak blog moduko bat sortu zuela gogoan dudala baina ez zuen
> jarraipenik izan.
>
> Laburbilduz, nire Librezaletar aldetik ados, Euskarazko Wikipediak hori
> eskatzen badigu. Nire Wikipediatar aldetik ez dakit, adostu beharreko
> zerbait da. Bertakoek foroaren aukeraz hitz egin behar lehenik (Txokoan
> bertan?).
>
> Txopi.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20141223/a3920f95/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago