[Librezale] Librezale foroan LAGUNTZA foro berria zabalduko?

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Or, Abe 19, 03:05:17, CET 2014


On December 18, 2014 11:35:16 PM CET, Gorka Azkarate Zubiaur <gorkaazkarate a bildua gmail.com> wrote:
>Neure proposamena kritikatzen ni neu izango naiz lehena; dakizuen
>legez, dagoeneko badago eu.wikipediaren baitan barneko foro bat:
>Txokoa.

Kaixo:

Librezaleren rola kasua honetan hornitzaile modukoa litzateke. Librezaleko partaide naizen aldetik, oso ondo iruditzen zait Euskarazko Wikipediarentzako foro bat gurean sortzea, Euskarazko Wikipediak hori egin nahi duela erabakitzen badu. Foro horren izena "Laguntza" izan ordez, "eu.wikipedia laguntza" edo antzeko zerbait deitzea egokiagoa ikusiko nuke.

Baina Euskarazko Wikipediako erabiltzailea ere banaizen aldetik (oso noizbehinkakoa, baina beno), baliabide hau proiektu horretako kideek adostea ezinbestekoa ikusten dut. Seguru asko foroarena ideia ona irudituko zaiela, baina foro bat erabiltzea orain dutena erabiltzea baino hobe dela eztabaidatu beharko dute lehenik. Librezalen baiezkoa eman dezakegu eta horrela erabakia Euskarazko Wikipediaren eskuetan geldituko litzateke: foro hori sortu? Nola daitu? Zer egin Txokoarekin? Biak mantendu baina esparru desberdinentzat? Txokoa egokia ez bada, nola hobetu? Zein beste tresnarekin osatu/ordeztu (foroa, txata...)? Baliabide berri hori erabiliko bada, nola/non jakinarazi eu.wikipedian? Trantsizioa egiteko atazak zerrendatu, banatu eta koordinatu... OHARRA: ez dut mamian sartu nahi eztabaida hau zerrenda honetan egin behar ez dela uste dudalako, baizik eta Euskarazko Wikipediako kideek erabili ohi dituzten eztabaida txokoetan, baina aipatu nahi dut beste Wikipedia proiektu batzuek IRC
txat kanalak zituztela edo dituztela eta baita ere aspaldi Euskarazko Wikipediak blog moduko bat sortu zuela gogoan dudala baina ez zuen jarraipenik izan.

Laburbilduz, nire Librezaletar aldetik ados, Euskarazko Wikipediak hori eskatzen badigu. Nire Wikipediatar aldetik ez dakit, adostu beharreko zerbait da. Bertakoek foroaren aukeraz hitz egin behar lehenik (Txokoan bertan?).

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago