[Librezale] [Firefox OS] proiektuaren gidaritza

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Lar, Abe 20, 12:58:35, CET 2014


Aupa,

Azkenaldian nahiko off izan naiz lan-kontuak, bidaiak, oporrak,
gaixotasun eta beste hainbat kontu tarteko.

Honen ondorio da esate baterako Firefoxen azken argitalpenetan bi
aldiz behintzat kateak ingelesez agertu izana, denboraz larri-larri
ibili izanaren kausa.

Honelakoak ekidin nahi ditudanez eta ikusita denera heltzeko
gaitasunik ez daukadala gaur-gaurkoz, beste proiektuetan ditudan
ardurak utzi beharrean naiz. Hortaz, hemendik aurrera Firefox OSen
gidaritza-lana alboratuko dut.

Dena den hau ez da drama izango, lokalizazio-lana besteok mantendu
baituzue egunean txintxo-txintxo [1]. Mozillako dev-l10n
posta-zerrenda [2] eta bugzillako euskarazko osagaia
(basque.eu at localization.bugs sasihelbidea) jarraituz gero, jazoera
garrantzitsuen berri izango duzue.

Wikiko informazioa eguneratuta utzi dut.

Ulergarri delakoan,
Julen.

[1] http://mozilla.locamotion.org/eu/firefoxos/
[2] https://lists.mozilla.org/listinfo/dev-l10n


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago