[Librezale] Librezale foroan LAGUNTZA foro berria zabalduko?

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Ast, Abe 18, 23:35:16, CET 2014


Neure proposamena kritikatzen ni neu izango naiz lehena; dakizuen
legez, dagoeneko badago eu.wikipediaren baitan barneko foro bat:
Txokoa. [1]

Hala eta guztiz ere, librezale foroetan beste laguntza foro berri bat
sortzea ez zait soberakoa iruditzen.

Ene ustez, Txokoa [1] hori wikipedian denbora luzea eman dutenen
txokoa irudituko zaie wikipediara lehen aldiz hurbiltzen diren askori.
Librezaleko balizko foro berria, ordea, hasi berrientzat
erakargarriagoa izan liteke. Batek daki.

Zuek esan.

[1] https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Txokoa

--
Gorka Azk.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago