<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=ISO-8859-15"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body>
<br>
<div class="moz-cite-prefix">ar., 2014.eko aberen 09a 16:18(e)an,
Mikel Olasagasti igorleak idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote
cite="mid:CAM4=qP+AFp4qxdZCopvUjJQMtwKnZbjfsebbrCd0Mcu9_dFgdQ@mail.gmail.com"
type="cite">
<div dir="ltr">Aupa,<br>
<br>
<div class="gmail_extra"><br>
<div class="gmail_quote">Txopi<span dir="ltr"><<a
moz-do-not-send="true"
href="mailto:txopi@sindominio.net" target="_blank">txopi@sindominio.net</a>></span>
igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 9 15:14):<br>
<blockquote class="gmail_quote" style="margin:0 0 0
.8ex;border-left:1px #ccc solid;padding-left:1ex"><span
class="">On December 9, 2014 11:07:30 AM CET, Ander
Elortondo <a class="moz-txt-link-rfc2396E" href="mailto:ander@debagoiena.eus"><ander@debagoiena.eus></a> wrote:<br>
>Kaixo:<br>
><br>
> badirudi jada prezio arrazionalak ditugula (50€
bueltan) eta azken<br>
>batzarrean aintzindari plusa ez ordaintzea erabaki
bazen ere, zer<br>
>iruditzen librezale.eus domeinua hartzea?<br>
<br>
</span>Nigatik aurrera, nola ez.<br>
Datorren urtean beste 50€ (edo dagokion prezio eguneratua)
ordaindu beharko dugu?<br>
<br>
Domeinua hartzen badugu, segituan webgunea aldatzeko da,
hori argi dago.<br>
<br>
Eta e-posta zer? Mailman zerrenda hau (harpidedunen
zerrenda eta artxiboak barne) era erosoan bihur dezakegu
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:librezale@librexale.eus">librezale@librexale.eus</a> izateko? Baietz suposatzen dut
baina badaezpada galdetzen dut.<br>
</blockquote>
<div><br>
</div>
<div>Han hemen aldaketa batzuk egin beharko dira eta bitarte
horretan zerrenda ez da erabilgarri egongo. Ordubeteko
kontua dela esango nuke. <br>
</div>
<blockquote class="gmail_quote" style="margin:0 0 0
.8ex;border-left:1px #ccc solid;padding-left:1ex">
<br>
Bestalde, EiTB arazoak izaten ari dela entzun dut e-posta
zerbitzari batzuek .eus onartzen ez dutelako eta enpresa
eta hornitzaile desberdinetan konfigurazioa ukitzen
dabiltzala eitb-ri e-postak bidali ahal izateko. Ez dakit
hau zenbateko traba den baina badaezpada ere aipatzen dut.<br>
</blockquote>
<div><br>
</div>
<div>Guk mugitzen dugun trafikoa oso txikia da EiTBk
mugituko duenarekin alderatuta. Gurean inork arazorik
izango balu, gure posta pertsonaletara edo twitter bidez
arazoen berri eman lezake.<br>
</div>
<div> </div>
<blockquote class="gmail_quote" style="margin:0 0 0
.8ex;border-left:1px #ccc solid;padding-left:1ex">
<br>
Nigatik dena .eus eta kitto baina egin behar ditugun
aldaketak behintzat zerrendatu ditzagun:<br>
- Domeinua erosi.<br>
- Domeinuaren DNS A erregistroa aldatu.<br>
- Ostalariko Apache virtualhosta aldatu.<br>
- Mailman aldaketak egin (ez dakit zehazki zer eta
nola).<br>
- Domeinuaren DNS MX erregistroa aldatu (hau ez dakit
horrela den baina dakienak erantzuteko jarri dut).<br>
- Ostalariak berak dituen kontuetatik e-postak
bidaltzen jarrai dezan aldaketaren bat egin (edo agian ez
da behar, ez dakit).<br>
- Gure e-posta bezeroetan agian iragazki bat aldatu
.org-etik .eus-era pasatu garelako.<br>
</blockquote>
<div><br>
</div>
<div>Domeinu mailan:<br>
</div>
<div>- Domeinua erosi. Nork egingo luke? .org 2016-06-09
iraungitzen da. Pi-k du .org erosia.<br>
</div>
<div>- Domeinuan A eta MX sarrerak sortu<br>
<br>
</div>
<div>Web mailan:<br>
</div>
<div>- Web zerbitzari mailan .eus konfiguratu .org-ekin
elkarbizitzeko<br>
</div>
<div>- Web aplikazioak aldatu .org-etik .eus-era (wordpress,
wiki, piwik, pootle)<br>
</div>
<div>- Web zerbitzari mailan .org-etik .eus-era bideratu 301
kode batekin<br>
</div>
<div>- Prozesu guztia burutu bitartean webguneek ez dute
behar bezela erantzungo<br>
<br>
</div>
<div>Mailman mailan:<br>
</div>
<div>- Postfix-en .eus-en relay-a aktibatu<br>
</div>
<div>- Postfix-en transport-a konfiguratu .eus mailman-ek
kudeatu dezan<br>
</div>
<div>- Mailman-en librezaleko posta zerrendan aldaketak egin
.org aldatzeko<br>
</div>
<div>- Posta zerrendaren artxiboen URL helbidea aldatu<br>
</div>
<div>- Prozesu guzti hontan zerrenda ez da aktibo egongo.<br>
</div>
<div> <br>
</div>
Mikel<br>
</div>
</div>
</div>
<br>
<fieldset class="mimeAttachmentHeader"></fieldset>
<br>
</blockquote>
<br>
Niregatik ere aurrera :)<br>
</body>
</html>