[Librezale] Linux mint eta hizkutza aukerak

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
Ast, Abe 11, 18:01:16, CET 2014


2014-12-10 23:33 GMT+01:00 asier iturralde <asier.iturralde a bildua gmail.com>:

> Kaixo Ander,
>
> Ander Elortondo<ander.elor a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
> abenduak 9 08:21):
>
> Kaixo:
>>
>>   Ez dakit Asier mint itzultzeaz gain harremanik duzun garatzaileekin
>> baina jakin nahiko nuke nork eta non erabaki duen euskara piper-potearekin
>> irudikatzea. Hau bestelako gnome (GDMan ikusten dena da) banaketetan ere
>> gertatzen al da?
>>
>>  bai badakit ISO hori eu_ES dela baina ez dut uste inork euskara ikurrina
>> ez den beste banderekin lotzen duenik eta are gutxiago piper-potearekin.
>>
>>  eu_FR ere bandera frantsesaz jarri dute.
>>
>> bide batez, mint euskaratzea biziki eskertzea hau baita gurean
>> migraziorako aukeratu den banaketa.
>>
>> izan libre izan euskaldun!
>>
>> Ander
>>
>
>
> Ez dakit egia esan zergatik hasi diren banderak erabiltzen edo bestelako
> Gnome banaketetan gertatzen den ala ez. Gure kasuan bereziki mingarria da
> baina bestela ere ez dut uste hizkuntza aukeraketa banderekin lotzea ideia
> ona denik.
>
> Begira ibili naiz eta aldi baterako soluzio bat aurkitu dut. Cinnamon
> mahaigaina duen Linux Mint 17an probatu dut eta funtzionatzen du. Laneko
> ordenagailu batean MATE mahaigaina duen Linux Mint 17 daukagu eta bihar
> probatuko dut baina nik uste berdin funtzionatuko duela.
>
> /usr/share/mdm/html-themes/common/img/ karpetan es.png, fr.png eta
> gainerakoez gain Basque\ Country.png fitxategia dagoela konturatu naiz,
> ikurrina bat da. Komando honekin es.png Basque\ Country.png-rekin ordezkatu
> dut ;)
>
> sudo cp /usr/share/mdm/html-themes/common/img/languages/_Basque\
> Country.png /usr/share/mdm/html-themes/common/img/languages/es.png
>
> Frantziako bandera ikurrinarekin ordezkatu nahi izanez gero exekutatu
> beste hau:
>
> sudo cp /usr/share/mdm/html-themes/common/img/languages/_Basque\
> Country.png /usr/share/mdm/html-themes/common/img/languages/fr.png
>
> Orain saio hasteko pantailan ikurrina agertuko zaizu!
>
> Baina soluzio hau aldi baterakoa da, mdm eguneratzean aldaketa hondatuko
> dela suposatzen dut.
>
> Behin betiko soluzioa eu locale-a erabiltzean zuzenean ikurrina erabiltzea
> litzateke, horretarako kodea Linux Mint-en mdm gaian bertan integratuz.
> Zailena eginda dago, ikurrina hor baitago, falta dena dagokionean
> erabiltzea besterik ez da. Kode-biltegia hau da:
> https://github.com/linuxmint/mint-mdm-themes
>
> Begiratu bat botako diot, ea ulertzen dudan nola funtzionatzen duen eta
> zerbait egitea lortzen badut pull request bat egingo dut. Bestela, issue
> bat ireki daiteke arazoaren berri emanez.
>
> Garatzaileekin ez dut harreman zuzenik. Linux Minteko burua den Clement
> Lefebvre-ri behin e-posta bat bidali nion Launchpad.net-en Linux Mint-en
> euskaratze taldea sortzeko eskatuz eta nahiko azkar erantzun zidan eta
> inpresio onarekin gelditu nintzen. Horretaz gain, Linux Mint euskaratzen
> ari nintzela jatorrizko ingelesezko kateetan aurkitutako akats
> ortografikoak zuzentzeko pull request batzuk egin izan ditut Github-en eta
> beti aipatzen diet euskaratzen ari nintzela aurkitu ditudala akats horiek
> baina ez dut uste nitaz gogoratuko direnik. Baina saiatuko naiz, ea kasu
> egiten didaten.
>
> Informatuta mantenduko zaituztet.
>
> izan libre izan euskaldun!
>
> Asier Iturralde Sarasola
>
>
eskerrik asko arduratzeagatik....

horrela login pantailako eguneroko sustoa konpontzen da baina hizkuntza
ezarpenetara joanez gero berriz errepikatzen da arazoa eta bizkoiztua
gainera....

(ez dakit itsatsitako irudia onartuko duen posta zerrendak...)

[image: Imágenes integradas 1]


nonb-ait ISO horiek ikurrinarekin lotu beharra dago:

ISO 8859-1
ISO 8859-15


debian, gnome, ubuntu non ez dakit baina.....

izan euskaldun, piper pote gabe!



>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20141211/f63e148a/attachment-0002.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: image.png
Type: image/png
Size: 89746 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20141211/f63e148a/attachment-0002.png>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago