[Librezale] Linux mint eta hizkutza aukerak

asier iturralde asier.iturralde a bildua gmail.com
Ost, Abe 10, 23:33:11, CET 2014


Kaixo Ander,

Ander Elortondo<ander.elor a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
abenduak 9 08:21):

> Kaixo:
>
>   Ez dakit Asier mint itzultzeaz gain harremanik duzun garatzaileekin
> baina jakin nahiko nuke nork eta non erabaki duen euskara piper-potearekin
> irudikatzea. Hau bestelako gnome (GDMan ikusten dena da) banaketetan ere
> gertatzen al da?
>
>  bai badakit ISO hori eu_ES dela baina ez dut uste inork euskara ikurrina
> ez den beste banderekin lotzen duenik eta are gutxiago piper-potearekin.
>
>  eu_FR ere bandera frantsesaz jarri dute.
>
> bide batez, mint euskaratzea biziki eskertzea hau baita gurean
> migraziorako aukeratu den banaketa.
>
> izan libre izan euskaldun!
>
> Ander
>


Ez dakit egia esan zergatik hasi diren banderak erabiltzen edo bestelako
Gnome banaketetan gertatzen den ala ez. Gure kasuan bereziki mingarria da
baina bestela ere ez dut uste hizkuntza aukeraketa banderekin lotzea ideia
ona denik.

Begira ibili naiz eta aldi baterako soluzio bat aurkitu dut. Cinnamon
mahaigaina duen Linux Mint 17an probatu dut eta funtzionatzen du. Laneko
ordenagailu batean MATE mahaigaina duen Linux Mint 17 daukagu eta bihar
probatuko dut baina nik uste berdin funtzionatuko duela.

/usr/share/mdm/html-themes/common/img/ karpetan es.png, fr.png eta
gainerakoez gain Basque\ Country.png fitxategia dagoela konturatu naiz,
ikurrina bat da. Komando honekin es.png Basque\ Country.png-rekin ordezkatu
dut ;)

sudo cp /usr/share/mdm/html-themes/common/img/languages/_Basque\
Country.png /usr/share/mdm/html-themes/common/img/languages/es.png

Frantziako bandera ikurrinarekin ordezkatu nahi izanez gero exekutatu beste
hau:

sudo cp /usr/share/mdm/html-themes/common/img/languages/_Basque\
Country.png /usr/share/mdm/html-themes/common/img/languages/fr.png

Orain saio hasteko pantailan ikurrina agertuko zaizu!

Baina soluzio hau aldi baterakoa da, mdm eguneratzean aldaketa hondatuko
dela suposatzen dut.

Behin betiko soluzioa eu locale-a erabiltzean zuzenean ikurrina erabiltzea
litzateke, horretarako kodea Linux Mint-en mdm gaian bertan integratuz.
Zailena eginda dago, ikurrina hor baitago, falta dena dagokionean
erabiltzea besterik ez da. Kode-biltegia hau da:
https://github.com/linuxmint/mint-mdm-themes

Begiratu bat botako diot, ea ulertzen dudan nola funtzionatzen duen eta
zerbait egitea lortzen badut pull request bat egingo dut. Bestela, issue
bat ireki daiteke arazoaren berri emanez.

Garatzaileekin ez dut harreman zuzenik. Linux Minteko burua den Clement
Lefebvre-ri behin e-posta bat bidali nion Launchpad.net-en Linux Mint-en
euskaratze taldea sortzeko eskatuz eta nahiko azkar erantzun zidan eta
inpresio onarekin gelditu nintzen. Horretaz gain, Linux Mint euskaratzen
ari nintzela jatorrizko ingelesezko kateetan aurkitutako akats
ortografikoak zuzentzeko pull request batzuk egin izan ditut Github-en eta
beti aipatzen diet euskaratzen ari nintzela aurkitu ditudala akats horiek
baina ez dut uste nitaz gogoratuko direnik. Baina saiatuko naiz, ea kasu
egiten didaten.

Informatuta mantenduko zaituztet.

izan libre izan euskaldun!

Asier Iturralde Sarasola
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20141210/4faa2328/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago