[Librezale] Linux mint eta hizkutza aukerak

asier iturralde asier.iturralde a bildua gmail.com
Lar, Abe 13, 16:28:40, CET 2014


Aupa Ander,

saio hasierako pantailan euskara, katalana, galesera... erabiltzean
hizkuntza bakoitzari dagokion bandera (ikurrina, senyera...) agertzea lortu
dut eta pull request bat egin dut Github-en:

https://github.com/linuxmint/mint-mdm-themes/pull/13

Momentuz dagoeneko kode-biltegian dauden banderekin funtzionatzen du (EH,
Katalunia, Eskozia, Galizia, Gales).

Ikusiko dugu zer erantzun ematen didaten. Idatzi dudan azalpena edo kodea
zuzendu/hobetu daitekeela iruditzen bazaizue esan lasai eta aldatuko dut.

izan libre izan euskaldun​
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20141213/91117714/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago