[Librezale] Firefoxeko kate berriak ingelesez
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
As, Abe 2, 22:41:47, CET 2014
ar., 2014.eko aberen 02a 22:28(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi
zuen:
> Ibai Oihanguren<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko abenduak 2 21:20):
>> Gabon!
>>
>> Ez dakit niri bakarrik gertatzen zaidan, baina Firefox 34. bertsiora
>> eguneratu berri dut, eta kate berriak ingelesez azaltzen zaizkit. Adibidez,
>> historia ahazteko botoi berria.
>>
>> Besteoi ere gertatzen zaizue?
> Benetan? Kateak itzulita daude:
> https://hg.mozilla.org/releases/l10n/mozilla-beta/eu/rev/dd7f8c6abb58#l5.193
> Eta sign-offa ere onartu zidaten... Ikusten dut aldaketa
> mozilla-release adarrera ez direla pasa ordea. Hau arraroa da :/
>
> Informazio gehiago badaukazu eskertuko nuke (34.0 vs 34.0.5 etab.)
>
>
Aupa,
ba oker ez banabil behintzat, Ubuntuko errepositorioetan orain dagoena
34.0 bertsioa da (Firefoxen "Honi buruz..." leihoan hori dio), eta
34.0.5 bertsioa deskargatu dut probatzeko, eta gauza bera ikusi dut.
Kate berriak ingelesez azaltzen dira.
Windowsen ezin izan dut probatu, bihar laneko ordenagailuan begiratuko
dut ea gauza bera gertatzen den. Seguruenik erabiltzaile arruntak ez
dira ia konturatu ere egingo, baina pena da egindako lana ezin
aprobetxatu izana...
Oraingoz ikusi dudanez, batez ere kate berriak guneak ahazteko botoian,
bilatzailean, eta leihoaren gaia aukeratzerakoan azaltzen dira.
Baina badaezpada ere beste norbaitek baiezta dezala... agian nik zerbait
gaizki konfiguratuta edo izango dut...
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago