[Librezale] [Firefox OS] proiektuaren gidaritza
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Iga, Abe 21, 21:45:47, CET 2014
lr., 2014.eko aberen 20a 12:58(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi
zuen:
> Aupa,
>
> Azkenaldian nahiko off izan naiz lan-kontuak, bidaiak, oporrak,
> gaixotasun eta beste hainbat kontu tarteko.
>
> Honen ondorio da esate baterako Firefoxen azken argitalpenetan bi
> aldiz behintzat kateak ingelesez agertu izana, denboraz larri-larri
> ibili izanaren kausa.
>
> Honelakoak ekidin nahi ditudanez eta ikusita denera heltzeko
> gaitasunik ez daukadala gaur-gaurkoz, beste proiektuetan ditudan
> ardurak utzi beharrean naiz. Hortaz, hemendik aurrera Firefox OSen
> gidaritza-lana alboratuko dut.
>
> Dena den hau ez da drama izango, lokalizazio-lana besteok mantendu
> baituzue egunean txintxo-txintxo [1]. Mozillako dev-l10n
> posta-zerrenda [2] eta bugzillako euskarazko osagaia
> (basque.eu a bildua localization.bugs sasihelbidea) jarraituz gero, jazoera
> garrantzitsuen berri izango duzue.
>
> Wikiko informazioa eguneratuta utzi dut.
>
> Ulergarri delakoan,
> Julen.
>
> [1] http://mozilla.locamotion.org/eu/firefoxos/
> [2] https://lists.mozilla.org/listinfo/dev-l10n
>
Aupa Julen,
eskerrik asko orain artekoagatik!!
Uste dut moldatuko garela. Uda aurretik aipatu bezala, hartuko dut nik
Firefox OSren ardura (wikia eguneratuko dut). dev-l10n zerrendara
harpidetuta nago, eta orain arte bezala Asierrek eta beste librezaleek
itzulpenekin laguntzen jarraitzen badute, ez da arazorik izango :)
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago