[Librezale] Graduondoko lokalizazioa
    Dooteo 
    dooteo a bildua zundan.com
       
    Ast, Abe  4, 10:05:09, CET 2014
    
    
  
Eeeegunon Ixiar,
Jatorrizko mezua: og., 2014-12-04 09:30 +0100, egilea: Ixiar Iza Agirre
Kaixo, Dooteo:
> 
> Aurreko mezuaren bigarren zatiarekin nator berriro. Alegia, aurtengo
graduondokoko lokalizaioarekin. Argibideak behar ditut, batez ere. 
> 
> Lehenengo urtean, nik bilatu nituen itzulgaiak zuzenean, ikasleen 
> ikuspegia soilik kontuan hartuta. Dena den, uste dut egokia dela 
> erabiltzaileen ikuspegia ere kontuan hartzea, eta, ahal dela, 
> erabilera "zabaleko" aplikazioren bat lokalizatzea (1.500 bat hitz 
> berri). Iaz, oraindik librezaleko posta-zerrendan izena eman gabe 
> nengoela, ederki lagundu zenidan, eta horregatik idazten dizut. Ez 
> dizut aparteko lanik eman nahi, baina ez dut zure gainetik pasatu 
> nahi. Beraz, zuk esan zure bitartez egitea nahi duzun, edo hobe den 
> foroan galdetzea.
> 
Librezaleko posta-zerrenda ere horretarako dago (bide batez mezuaren
kopia bidaltzen dut). Gainera, horrelakoetan langutzea ere beti izaten
da plazerra :)
Noizko behar duzu PO fitxategia? 
Hautagai batzuk:
* gnome-video-arcade -> 1338 hitz
MAMEren (Multiple Arcade Machine Emulator) GNOMErako intefaze bat da
GNOMEko Bideo Arkadea
URLa:
https://l10n.gnome.org/POT/gnome-video-arcade.master/gnome-video-arcade.master.pot
* pitivi -> 1548 hitz
Bideo-editore bat da.
URLa: 
https://l10n.gnome.org/POT/pitivi.master/pitivi.master.pot
Beste bideo-editore interesgarria Avidemux da. Tamalez 8.000 hitz inguru
ditu euskaratzeko.
Bi hautagaien artetik Pitivi euskaratzeari garrantzi gehiago ematen
diot.
Mertzis ta oaintxearte,
Dooteo
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago