[Librezale] [FirefoxOS] Firefox 2.0rako baimenak

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
As, Abu 5, 18:37:58, CEST 2014


ar., 2014.eko aburen 05a 15:31(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi 
zuen:
> Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko abuztuak 5 02:05):
>> al., 2014.eko aburen 04a 08:16(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi
>> zuen:
>>
>>>> Dena den, mesedez ziurtatu kateak 2.1ean ere moztu behar
>>>> diren ala ez.
>> Milesker!
>> Nola ziurta dezaket hori? 2.1ean garatzaile menukoak ez ziren moztu behar,
>> baina nik dakidala besteak bai, ezta? Zuzenean 2.1eko kateak ere aldatu
>> ditut...
> Telefonoan 2.0 badaukazu, emulatzailean karga dezakezu 2.1.
Emulatzailea erabili dut eta kasu batean ezik [1], besteetan kateak 
mozten dira (tira, bat ezin izan dut egiaztatu [2], Bluetooth bidez 
konektatutako aurikularrak behar direlako ikusteko, baina itxura 
guztiaren arabera kate hori ere moztuko da).
>
> Eta alderantziz da, 2.1ean garatzaile-menuko kateek lerro-jauzia
> burutuko dute. Beste kateak ez nago ziur, kasu bakoitzean begiratu
> beharko zen.
Bai, esan nahi nuen garatzaile-menuko kateek lerro-jauzia burutuko 
dutenez, guk ez ditugula kateak laburtu behar ondo sar daitezen.

>> Bestalde bi bug 1.4 bertsioan ere gertatzen direla diote... hori ere
>> konpondu behar da? Nola?
> 1.4 kasurik ez. 2.0 eta 2.1ekin nahikoa da.
>
>> Eta (zalantzaz betetan nator...) bidali duten azken buga [1], berez
>> locamotion-en konponduta dago, hemen aipatu nuen bat zen: "Nabigazioa hatza
>> ertzetik pasatuz" -> "Hatza ertzetik pasatuz". Hori esango diet? Suposatzen
>> da locamotion-eko aldaketak eurek igotzen dituztela ezta?
> Locamotion-en konponduta egon liteke, baina kateak Mercurial biltegian
> [1] egon arte ez dira gailuetara iristen. QAko jendeak Mercurial-eko
> edukiarekin probatzen duenez, ez dakite konponduta dagoela. Hortaz,
> kateak Mercurialen sinkronizatu arte ez markatu buga RESOLVED FIXED
> gisa mesedez.
>
> Dwayne oporretan dago eta bot bat utzi du sinkronizazio-lanetarako. Ez
> nago ziur zenbatero sinkronizatu beharko lituzkeen kateak; galdetuko
> dut.
>
Ados, milesker! Orduan ez ditut RESOLVED FIXED gisa markatuko oraingoz.
Nik ostiraletik aurrera ez dakit konexiorik izango dudan bi astez, baina 
bestela bueltarakoan egingo dut.

Ondo izan,
Ibai.

[1] https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1047672
[2] https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1047616



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago