[Librezale] [FirefoxOS] Firefox 2.0rako baimenak
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
As, Abu 5, 15:31:33, CEST 2014
Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko abuztuak 5 02:05):
>
> al., 2014.eko aburen 04a 08:16(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi
> zuen:
>
>>> Dena den, mesedez ziurtatu kateak 2.1ean ere moztu behar
>>> diren ala ez.
>
> Milesker!
> Nola ziurta dezaket hori? 2.1ean garatzaile menukoak ez ziren moztu behar,
> baina nik dakidala besteak bai, ezta? Zuzenean 2.1eko kateak ere aldatu
> ditut...
Telefonoan 2.0 badaukazu, emulatzailean karga dezakezu 2.1.
Eta alderantziz da, 2.1ean garatzaile-menuko kateek lerro-jauzia
burutuko dute. Beste kateak ez nago ziur, kasu bakoitzean begiratu
beharko zen.
> Bestalde bi bug 1.4 bertsioan ere gertatzen direla diote... hori ere
> konpondu behar da? Nola?
1.4 kasurik ez. 2.0 eta 2.1ekin nahikoa da.
> Eta (zalantzaz betetan nator...) bidali duten azken buga [1], berez
> locamotion-en konponduta dago, hemen aipatu nuen bat zen: "Nabigazioa hatza
> ertzetik pasatuz" -> "Hatza ertzetik pasatuz". Hori esango diet? Suposatzen
> da locamotion-eko aldaketak eurek igotzen dituztela ezta?
Locamotion-en konponduta egon liteke, baina kateak Mercurial biltegian
[1] egon arte ez dira gailuetara iristen. QAko jendeak Mercurial-eko
edukiarekin probatzen duenez, ez dakite konponduta dagoela. Hortaz,
kateak Mercurialen sinkronizatu arte ez markatu buga RESOLVED FIXED
gisa mesedez.
Dwayne oporretan dago eta bot bat utzi du sinkronizazio-lanetarako. Ez
nago ziur zenbatero sinkronizatu beharko lituzkeen kateak; galdetuko
dut.
Julen.
[1] https://hg.mozilla.org/releases/gaia-l10n/v2_0/eu/
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago