[Librezale] [Firefox 29] hizkuntza-paketea
Alexander Gabilondo
alexgabilondo a bildua gmail.com
Ost, Api 30, 18:19:06, CEST 2014
az., 2014.eko apiren 30a 16:54(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
> apirilak 30 15:35):
>> Arch Linuxen eta Windowsen frogatua, ez diot akats larririk somatu:
>> "Nightly" hori, eta webguneko laguntza orri batzuk ingelesez daudela,
>> besterik ez. Ez dakit zeinen konplikatua litzatekeen "Nightly" hori
>> aldatzea, baina ez zait larria iruditzen, ez dio funtzionalitateari kalte
>> egiten.
> Aurreko mezu batean esan dudan moduan, berezkoa du eta propio utzi
> dut. Dena den hizkuntza-paketea eguneratu berri dut eta dagoeneko
> 'Firefox' izenarekin daukazue. URLa lenoko bera da:
> http://librezale.org/tmp/firefox-29.0.eu.langpack.xpi
>
>> Nik ez nuke instalatzaile ofiziala kenduko jendeak ez dezan pentsa ez
>> dagoela Firefox 29 euskaraz instalatzeko aukerarik. Gehiengoak badaki
>> Librezalek euskaratzen duela eta Librezalera joko du laguntza bila.
> Ados.
>
>> Hizkuntza paketea ontzat ematen bada, hau egingo nuke nik:
>>
>> - Librezale webgunearen azalean hizkuntza paketera eta foroko hari batetara
>> loturak jarriko nituzke.
> Baita wikiko orrian ere.
>
>> - Foroan xpi-a instalatzeko urratsez urratsezko argibideak jarriko nituzke
>> (nire proposamena behean).
>>
>> - Ez dakit oso arriskutsua litzatekeen foroan izena eman gabe idazten
>> baimentzea garai batean bezala, jendeak arazorik badu laguntza eskatzeko
>> bide errez bat izan dezan.
>>
>> - Behin hori eginda, lau haizetara iragarri (Artikulua webgunean, sare
>> sozialak...)
>>
>> ---
>>
>> FIREFOX 29 EUSKARATZEKO ARGIBIDEAK
>>
>> Akats bat dela eta Firefox 29ren bertsio ofiziala ez da guztiz Euskaraz
>> agertzen, jarraitu urrats hauek arazoa konpontzeko:
>>
>> 1) Deskargatu hikuntza-paketea:
>> http://librezale.org/tmp/firefox-29.0.eu.langpack.xpi
>>
>> 2) Firefox bertatik ireki deskargatu berri duzun hizkuntza paketea (Kontrol
>> + O teklak zanpatu)
> edo ⌘ + O, sagarrarekin dabiltzanentzat.
>
>> 3) Onartu xpi hizkuntza paketearen instalazioa
>>
>> 4) Berrabiarazi Firefox
>
> Ados guztiarekin!
>
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Ubuntun oso ongi dabil.
Eskerrik asko
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago