[Librezale] Firefox 29 ez zait guztiz euskaratuta agertzen

ibai a bildua oihanguren.com ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Api 30, 11:19:12, CEST 2014


> Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko apirilak 30 00:27):
>> Ez da ez albiste ona... Zer esan nahi duzu euskarazko Firefox 29a
>> kentzearekin? Zer suposatuko luke?
>
> Deskarga gune ofizialetik kentzea Firefox 29rako. Ez dakit zein
> neurritaraino den posible hau. L10n-eko arduradunak komentatu zidan
> bug bat ireki dezakegula eta 'update snippet'ak ken litezkeela agian
> (erabiltzaileei eguneratzeko eskaintzen zaizkien mezuak). Noski, ez
> dut hau nire kabuz egingo ez bada zerrendako oniritziarekin.

Ez dakit hau ere oso egokia izango litzakeen. Agian bertsio berria nahi
duen jendea erderazkora pasako zen... Zer diozue?


> Bien bitartean, Firefox 29ren deskarga kendu dut gure webgunetik eta
> hizkuntza-pakete bat sortzen saiatuko naiz kalteak murriztu ahal
> izateko.

Hizkuntza-paketea sortzea posible bada konponbide oso ona izango litzake.
Sare sozialetan iragarri eta behintzat erabiltzaileek aukera bat izango
lukete dena euskaraz ikusteko.

>
>> Eskerrak behintzat orain bertsioak askoz maizago ateratzen dituztela...
>
> Halere 6 aste egoera honetan... ba ez. Firefoxi kalitateari buruzko
> perzepzioa erabat ahultzen du honek.
>
>> Dena dela, ingelesez dauden kateak menuko erdiak + Sync berriarenak
>> dira,
>> ezta?
>
> Bai, Australis interfaze berria + Firefoxeko kontuak (Firefox Accounts).
>
> Pentsa, weberako egin duzun lan guztiak mahaigaineko bere ordaina falta du
> :(
>
 Anderrek esan duen bezala, ez da mundua amaitzen!





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago