[Librezale] Firefox 29 ez zait guztiz euskaratuta agertzen

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Api 30, 09:33:19, CEST 2014


Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko apirilak 30 00:27):
> Ez da ez albiste ona... Zer esan nahi duzu euskarazko Firefox 29a
> kentzearekin? Zer suposatuko luke?

Deskarga gune ofizialetik kentzea Firefox 29rako. Ez dakit zein
neurritaraino den posible hau. L10n-eko arduradunak komentatu zidan
bug bat ireki dezakegula eta 'update snippet'ak ken litezkeela agian
(erabiltzaileei eguneratzeko eskaintzen zaizkien mezuak). Noski, ez
dut hau nire kabuz egingo ez bada zerrendako oniritziarekin.

Bien bitartean, Firefox 29ren deskarga kendu dut gure webgunetik eta
hizkuntza-pakete bat sortzen saiatuko naiz kalteak murriztu ahal
izateko.

> Eskerrak behintzat orain bertsioak askoz maizago ateratzen dituztela...

Halere 6 aste egoera honetan... ba ez. Firefoxi kalitateari buruzko
perzepzioa erabat ahultzen du honek.

> Dena dela, ingelesez dauden kateak menuko erdiak + Sync berriarenak dira,
> ezta?

Bai, Australis interfaze berria + Firefoxeko kontuak (Firefox Accounts).

Pentsa, weberako egin duzun lan guztiak mahaigaineko bere ordaina falta du :(


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago