[Librezale] Firefox 29 ez zait guztiz euskaratuta agertzen

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Ost, Api 30, 08:20:39, CEST 2014


2014/04/30 00:22(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko apirilak 29 23:06):
>> Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
>> apirilak 29 22:35):
>>> Kaixo,
>>>
>>> Firefox 29 beriaren artikulua idazteko asmoz Windows bertsioa frogatu dut
>>> (oraindik ez dute eguneratu Arch Linuxen).
>>>
>>> Menu berrian gehiena ingelesez agertzen zait.
>>>
>>> Desinstalatu eta berriz instalatuz ez da ezer konpondu. Windows bertsioaren
>>> akatsa da?
>>>
>>> Oraingoz artikulua atzeratuko dut.
>>
>> Beta bertsioko dashboard-a berde egon da azken asteotan baina
>> sign-offa egitea ahaztu zitzaidan, eta astelehenan gogoratu
>> nintzenerako dagoeneko biltegien aldaketak eginak zituzten. Ez nekiena
>> zen berde zegoen lana EZ zutela hartuko, erdizka dagoen aurreko
>> sign-offari lehentasuna emanz :(
>>
>> Saiatuko naiz IRC bidez arazoari buruz informatzen.
>
> Oh, eskaintzen diguten soluzio bakarra Firefox 30 arte itxarotea da :(
>
> Erabiltzaile-esperientzia oso kaxkarra da eta ez dago Firefoxen
> mailan. Euskarazko Firefox 29a kentzea eskatzekotan naiz. Ze iritzi?
>
> Egindako lanak 6 astetan ezertarako balioko ez duela ikusteak
> dezepzionatzen nauela gutxi esatea da. Lana eginda dago, jendeak ezin
> du erabili :(
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> .
>
Animo Julen!

Pena da, bai. buelta eman eta aurrera!
6 aste barru oraindik udaberrian gaude eta ez da mundua amaitzen.

nire aldetik behin eta berriz eskerrak ematea.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago